Berriak

Atzealdea

Urkome sarien 5. edizioa martxan

Helburua Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea

2017·09·28


Aurten, "Urkome sariak" ekimena V. ediziora iritsi da. Bi urtetik behin egiten den ekimen honek beraz aurten 10 urte betetzen ditu.

URKOME SARIAK, Urola Kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzeko sortu ziren.

Helburuak ondorengoak dira:

  • Urola kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea.
  • Landa eremuan egun dauden enpresen motibazioa areagotzea innobazioa edo
  • berrikuntzetara.
  • Landa eremuan dauden enpresekiko Sentsibilizazioa areagotzea.
  • Landa  eremuak  gizarte  osoarengan  eragiten  duenez  honekiko  eta  bertako biztanlegoarekiko jarrera edo sentsibilizazioa areagotzen lortzea.
  • Enpresa izaera txertatzea landa eremuan dauden ekimen edo jarduerei.
  • Landa eremuko jarduera eta ekimenak beste zonaldeetakoek adina posibilitate izan dezaten lortzea.
  • Innobazio  edo  berrikuntza  alor  guztietan  eta  baita  lehen  sektorean  eman daitekeela gizarteratzea.

Sariak sei ataletan emango dira:

  1. Nekazaritza jardueraren sustapena.
  2. Landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena.
  3. Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea.
  4. Landa eremuko balioaniztasuna agerian jartzea.
  5. Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena.
  6. Sari irekia, BOZKA bidez egingo dena.

Oinarriak, aurkezteko epea eta gainerako xehetasunak, Urkomeren webgunean.