Berriak

Atzealdea

Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten alderdi politiko guztiek ekainaren 21ean goizaldean Zumaian nahita eragindako sutearekin edukiontziak erretzea salatu dute

Ekainaren 21ean, goizaldeko 04:30 aldera Zumaian, nahita eragindako sutearen ondorioz, 5 edukiontzi inguru erre dituzte. (Argazkia: Baleike)

2018·06·22


Ekainaren 21ean, goizaldeko 04:30 aldera Zumaian, nahita eragindako sutearen ondorioz, 5 edukiontzi inguru erre dituzte.

Edukiontziez gain, Zumaiako herritar baten autoa eta etxebizitza ere kaltetuak izan dira. Kalte materialez gain (7.000 euro inguruko kalte ekonomikoak), kasu honetan, bizilagunen bizitza ere arriskuan jarri dute eta hori onartezina da.

Ez da lehen aldia, izan ere, joan den apirilaren 3an 12 edukiontzi eta maiatzaren 13an beste 3 edukiontzi erre zituzten eta ibilgailu eta etxebizitzetan kalteak eragin zituzten, bizilagunen bizitza ere arriskuan jarriz, orduan ere.

Urola Kostako Udal Elkartea osatzen dugun herri eta alderdi politiko guztiek, bart gaueko ekintza hau gogor salatzen dugu, izan ere, honelako ekintzak zuzenean herritarrok kaltetzen gaitu, bai ekonomikoki eta baita sozialki ere, eta ez gaituzte inora ere eramaten.

Bide batez, kaltetu zuzenak izan zareten bizilagun guztiei gure elkartasuna adierazi nahi dizuegu eta honelako ekintzen aurrean ahalik eta kalte gutxien sorrarazteko neurriak hartzen saiatuko garela adierazi nahi dizuegu.

 

UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEKO ALDERDI POLITIKOAK

EAJ; EH BILDU; PSE-EE, IRABAZI ZARAUTZ