Dokumentuak

Atzealdea

Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan etxeko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantzari behin betiko onarpena

Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan etxeko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantzari behin betiko onarpena

Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2017ko abenduaren 14an egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan etxeko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantzari. Horren ondotik, espedientea jendaurrean erakusgai jartzeko iragarkia argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2017ko abenduaren 22an, 243. zenbakian. Ezarritako epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko bilakatu da onarpena. Apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituenaren) 70.2 artikuluak xedatutakoa betetzeko, eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aipatutako ordenantzaren testuaren eduki osoa argitaratzen da. GAO 2018-02-15, 33. zk.