Berriak
Atzealdea

Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko Udalen babesarekin, pasa den asteburuan Zumaian eta Zarautzen nahita eragindako sutearekin edukiontziak erretzea gaitzetsi du.

Azken asteburuan, Zumaian eta Zarautzen nahita eragindako sute desberdinen ondorioz, 11 edukiontzi erre zituzten.

2020·11·03


Horrela dio adierazpenak:

Azken asteburuan, Zumaian eta Zarautzen nahita eragindako sute desberdinen ondorioz, 11 edukiontzi erre zituzten. Edukiontziez gain, herritar batzuen  autoak  ere kaltetuak izan dira. Kalte materialez gain (11.000 euro inguru kontenedoreei dagokienez), kasu honetan, bizilagunen segurtasuna ere arriskuan jarri dute eta hori onartezina da.

Oso kontziente gara bizi dugun egoera latzaz, baina orain inoiz baino gehiago elkar errespetatu behar dugu  eta Covid-19ak eragindako egoera honetatik ateratzeko ezarritako arauak jarraitu.
Gure burua zaintzea bezain garrantzitsua da gure ingurunea zaintzea, eta, beraz, guztiz salagarria eta onartezina da horrelako jarduerak egitea, guztion segurtasuna arriskuan jartzen baitute, eta, batez ere, errespetu- eta bizikidetza-arau guztiak hausten dituelako.

Urola Kostako Udal Elkartea osatzen dugun herri eta alderdi politiko guztiek, ekintza hau irmoki salatzen dugu. Izan ere, honelako ekintzek zuzenean herritarrok kaltetzen gaituzte, bai ekonomikoki eta baita sozialki ere, eta ez gaituzte inora ere eramaten.

Bide batez, kaltetu zuzenak izan zareten bizilagun guztiei gure elkartasuna adierazi nahi dizuegu eta honelako ekintzen aurrean ahalik eta kalte gutxien sorrarazteko neurriak hartzen saiatuko garela adierazi.