Berriak
Atzealdea

Urola Kostako Udal Elkarteak lana bilatzeko eta telelana errazteko online ikastaroak eskainiko ditu ekainaren 8tik aurrera

1
Guztira hamalau prestakuntza modulu labur emango dira eta langabezian edo lanean dagoen eskualdeko edonork parte hartu ahalko du.

2016·02·05


Urola Kostak eskualdeko herritarrei laneratzeko bidean lagungarri egingo zaizkien moduluak eskainiko ditu ekainaren 8tik aurrera. Mankomunitateak badaki covid-19ak laneko testuingurua aldatu duela, beraz, herritarrentzat baliagarriak diren tresnak eskainiko ditu, lana bilatzeko edo telelana errazteko prestakuntza ikastaroen bidez.

Guztira 14 ikastaro eskainiko dira ekainean zehar, hiru familiatan banatuta: lan-bilaketa, telelana eta lanerako gaitasunen garapena izango dira ardatz. Saioak independienteak dira, hau da, bakoitzak nahi dituen ikastaro guztiak egin ditzake. Gutxienez 8 pertsonek eman beharko dute izena prestakuntza eskaini ahal izateko, eta gehieneko plaza kopurua 15 pertsonakoa izango da. Muga hori gainditzen bada, hautaketa prozesu bat jarriko da martxan.

Ikastaroak online emango dira, aurrez aurreko presentzia ekiditeko eta segurtasun neurriak  errespetatzeko. Norberak bere ordenagailua erabili beharko du prestakuntza jasotzeko eta izen ematea ikastaroa baino gutxienez bi egun lehenago egingo da Google Forms bidez, esteka honetan eta NAN bidali behar da eskaneatuta honako posta elektronikora: lanpoltsa@urolakosta.eus. 

 

Ikastaro zerrenda:

  • Lan bilaketa online:
    • Atera etekin guztia zure LinkedIn profilari
    • Lan elkarrizketa birtualak
    • Zure heburu profesionala eta ekintza plana landu
    • Ikastaroak online egiteko plataformak eta aholkuak
    • Bideocurriculuma eta bestelako curriculum digitalak
  • Telelana:
    • Kanban sisteman oinarritutako proiektuak kudeatzeko metodologiak eta tresnak
    • Bideokonferentziak egiteko plataformak eta teknikak
    • Dokumentuak partekatzeko plataformak eta fitxategi handien bidalketak
    • Hitzorduak eta zereginak eraginkortasunez kudeatzeko tresnak
    • Aurkezpen erakargarriak egiteko tresnak eta baliabideak
  • Gaitasunak:
    • Nola jokatu estres egoeren aurrean
    • Emozioen kudeaketa
    • Sormena landuz
    • Aldaketa prozesuak aukera gisa ulertzea

 

1