Diru-laguntzak

Atzealdea

Urola Kostako Udal Elkartearen diru-laguntzak eskualdeko enpresentzat, langabeak kontratatzeko (2016): 2. deialdia

Eskabideak egin behar dira Urola Kostako Udal Elkartean. Epea amaituko da azaroaren 25ean. Hemen dituzu oinarriak eta eskabidea egiteko eredu eta eranskinak.

2016·11·14


Urola Kostako Udal Elkarteak 2. diru-laguntza deialdia egin du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia), langabeak kontratatzeko, lehendabizikoan diru-laguntza bat eman gabe geratu delako.

Ikus baldintza eta diru-laguntzen ezaugarriak oinarrietan.

Eskabideak aurkezteko epea

  • Hasi: deialdia Udal Elkartearen webgunean argitaratua eta hurrengo egunean, hau da 2016-11-16an
  • Amaitu: 2016ko urazaroaren 25ean
  • Ordutegia: 8:00-15:00

Eskabideak aurkezteko lekua

  • Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, Zarautz

Argibideak eta informazioa

Ondoren dituzu eskura oinarriak, eskabidea egiteko eredua eta zuriketak egiteko eranskinak.

OINARRIAK, 2. DEIALDIA

ESKABIDEA EGITEKO ERANSKINAK

ZURIKETETARAKO ERANSKINAK

Lehen zuriketa: lehen ordainketa

Bigarren zuriketa: bigarren ordainketa

Amaierako zuriketa: hirugarren ordainketa