Berriak

Atzealdea

Urola Kostako Udal Elkarteko langileek ere osatu dute hamaikakoa Euskaraldirako

Udal Elkarteko langileek babesa eman diote Euskaraldiari

2018·11·21


Udal Elkarteko langileek babesa eman diote Euskaraldiari. Langile gehienek izena eman dute parte hartzeko, ahobizi nahiz belarriprest gisa.

Urola Kostako Udal Elkarteak uztaileko zuzendaritza batzordean erakunde-adierazpen bidez onartu zuen, aho batez, Euskaraldiari babesa eman eta elkartearen baitan ekimena sustatzea. Oraingoan, Udal Elkarteko langileek berretsi nahi izan dute euskararen erabilera indartzeko konpromisoa. Modu pertsonalean eta borondatez, hamaikakoa osatu eta Euskaraldian, 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzea erabaki dute.