Diru-laguntzak

Atzealdea

Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten alderdi politiko guztiek apirilaren 2 eta 3an Zumaian nahita eragindako suteekin edukiontziak erretzea salatu dute.

Apirilaren 2 eta 3an, Zumaian nahita eragindako sute desberdinen ondorioz, 12 edukiontzi inguru erre zituzten.

2018·04·05


Apirilaren 2 eta 3an Zumaian nahita eragindako sute desberdinen ondorioz, 12 edukiontzi inguru erre zituzten. Edukiontziez gain, Zumaiako herritar baten autoa eta etxebizitza ere kaltetuak izan dira. Kalte materialez gain (12.000 euro inguru kontenedoreei dagokienez), kasu honetan, bizilagunen bizitza ere arriskuan jarri dute eta hori onartezina da.

Urola Kostako Udal Elkartea osatzen dugun herri eta alderdi politiko guztiek, ekintza hau gogor salatzen dugu, izan ere, honelako ekintzak zuzenean herritarrok kaltetzen gaitu, bai ekonomikoki eta baita sozialki ere eta ez gaituzte inora ere eramaten.

Bide batez, kaltetu zuzenak izan zareten bizilagun guztiei gure elkartasuna adierazi nahi dizuegu eta honelako ekintzen aurrean ahalik eta kalte gutxien sorrarazteko neurriak hartzen saiatuko garela adierazi.

UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEKO ALDERDI POLITIKOAK.

EAJ; EH BILDU; PSE-EE, IRABAZI-AHAL DUGU, ORAIN