Berriak

Atzealdea

Zabalik dago HAZILAN 6.ediziorako izen-emate epea

Irailaren 11ean hasita, 5 hilabetetako 280 orduko prestakuntza saio trinkoa izango da.

2018·08·08


Urola Kostako Udal Elkarteak zabalik mantenduko du, irailera bitartean, HAZILAN PROIEKTUAren seigarren deialdian izen emateko epea. Hala, aztertu egingo dira abuztuan zehar jasotako eskabideak eta profil egokienekin osatuko da behin-betiko taldea.

Hazilan programaren seigarren edizioan parte hartzen dutenek hainbat ezagutza, tresna eta baliabide eskuratuko dituzte; enpresaren jarduera edozein dela ere, kudeaketa eraginkor baterako oso baliagarriak.

Irailaren 11ean hasita, 5 hilabetetako 280 orduko prestakuntza saio trinkoa izango da.

 

Prestakuntza-bonoa eskuragarri:

Hazilan ekimenaren 6.edizioko partaideek Urola Kostako Udal Elkartearen prestakuntza-bonoa eskuratzeko aukera izango dute. Hau da, ikastaroa amaitu ondoren, ikasleek “bono” bat eskuratuko dute. Eta bonoa duen pertsona langabea kontratatzen duen enpresak diru-laguntza eskuratu ahal izango du.

Honenbestez, 6.edizioko partaideren bat kontratatzeko interesa izanez gero, enpresek aukera izango dute Udal Elkartetik laguntza ekonomikoa jasotzeko; hain zuzen ere, Udal Elkarteak enpleguaren sustapenera bideratutako langabeak kontratatzeko diru-laguntza. Laguntza hori enpresak eskatu behar du eta hari emango zaio.

Eskura daude Udal Elkartearen webgunean aurtengo laguntza ekonomikoen deialdia, oinarriak eta eskabideak egiteko eredua (http://www.urolakosta.eus/eu/diru-laguntzak). Edozein kasutan, argibide gehiago nahi izanez gero, herritarrek zabalik dituzte Udal Elkartearen ateak.

 

Argibide gehiago jasotzeko:

Izena emateko bi modu daude: bat, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta. Bestea, izena emateko eskaera-orria posta elektronikoz bidalita (helbidea hazilan@urolakosta.eus). Eskaera egiteko orria eskura dago Udal Elkartearen webgunean: www.urolakosta.eus

Urola Kostako Udal Elkartea, Hazilan programa

Vanessa Garcia