Diru-laguntzak

Atzealdea

Zerbitzua eskualdeko enpresentzat, giza baliabideak konpetentzietan oinarrituta kudeatzeko

Helburua da enpresari laguntza ematea konpetentzietan oinarritutako kudeaketa sistema bat diseinatu eta ezartzeko.

2014·01·15


Udal Elkarteak egitasmo bat jarri du abian eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia).

Programaren helburua parte hartzen duten enpresei (eta bertako langileei) aholkularitza eta launtza ematea da pertsonen garapena kultura eraikitzailearen bidetik landu eta giza baliabideak konpetentzietan oinarritutako sistema baten bidez kudeatzeko.

Proiektua %100 diruz lagunduta dago (Gipuzkoa Foru Aldundiaren eskutik; Gipuzkoa, ekiten duen lurralde gisa, sustatzeko programa) eta, beraz, parte hartzen duten enpresentzat ez du kosturik izango.

Enpresek gai horretan ezagutza handia duen aholkularitza enpresa baten eta Urola Kostako  Udal Elkartearen laguntza eta aholkularitza jasoko du.

Era laburrean, programa honetan parte hartzeak honako abantailak eskain diezazkioke enpresari:

  • Giza baliabideak modu eraginkorrean kudeatu: gaitasun eta ezagupenak sustatzen dira, emaitzak hobetzera bideratuta.
  • Organizazioko pertsonen ahaleginak aurreikusitako emaitzen argitara bideratu eta pertsonen etekinari buruzko aurreikuspen zehatzagoak egin eta beren garapena bideratu.
  • Pertsona eta lanpostua hobeto doitu.
  • Prestakuntza-plan eraginkorragoak diseinatzea erraztu.

BALDINTZAK: enpresa parte-hartzaileek baldintza bakarra bete behar dute, hamar langile baino gehiago izatea.

Parte hartzeko interesa baduzu edota informazio gehiago eskuratzeko jarri gurekin harremanetan.

Informazio gehiago:
Tel. 943 89 08 08, enpresa@urolakosta.org

 

Informazio zerbitzu hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan eskaintzen da eta Europako Gizarte Fondoak %50  finantzatzen du