Web edukia bistaratu

Lehendakariaren agurra

Ongi etorri  Urola Kostako Udal Elkartearen web orrialdera.

Eskualdeko herritarron, udalen eta Urola Kostako Udal Elkartearen arteko harreman eta komunikazio zuzena erraztea ezinbestekoa da, eskualdearen garapena eta ongizatea bultzatzeko bidean elkarlanean jarduteko. Web orrialde hau horretarako bideetako bat.

Webgune honetan, Urola Kostako Udal Elkarteak bideratzen eta burutzen dituen programa eta zerbitzuen oinarrizko informazioa topatu ahal izango duzue.

Horrez gain, helburua, webgunearen bidez ahalik eta parte-hartzerako bide gehien eskaintzea da. Hori, pixkanaka lortuko den zerbait izango da, hobetzeko pausoak emanez.

Besterik gabe, eta denontzat erabilgarria eta onuragarria izango delakoan, tresna hau erabiltzera animatzen zaituztegu.

Igor Iturain Ibarguren
Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakaria