Web edukia bistaratu

Beira hondakinak

Nora bota behar dut beira? Iglu antzeko edukinontzi berdera

320x162

Zer egiten da jasotako beirarekin? Lehendabizi garbitu eta xehatu egiten da berreskuratze-lantegi batean. Gero urtu eta beira-ontzi berriak egiteko erabiltzen da.

Beira gaika jaso eta birziklatzearen ingurumen onurak:

  1. Beira birziklatuz, baliabide natural urriak kontserbatzen dira.
  2. Beira urtzerakoan energia gutxiago erabiltzen da.
  3. Zabor gutxiago botatzen da zabortegira.
  4. Berreskuratutako beira-tona bakoitzeko 1.200 kg lehengai eta 130 kg fuel aurrezten dira.

UTZI

  • Edozein koloreko botilak (zuriak, berdeak, marroiak).
  • Beirazko kontserba fraskoak.
  • Beirazko lurrin eta kosmetika fraskoak.

EZ UTZI

  • Bonbilak eta fluorestenteak.
  • Ispiluak.
  • Leihoetako kristalak.
  • Automobiletako kristalak.
  • Kristalezko edalontzi, pitxer, plater edo irudiak.
Gogoan izan!
  • Beirazko ontziak, kortxo eta tapoirik gabe sartu edukinontzietara.
Zerbitzuaren hasiera
  • 1980eko hamarraldian
2016ko datuak
  • Jasotako kopurua (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian): 2.040.008 Kg
  • Edukiontzi kopurua: 227
  • Kilo biztanleko: 46,71 Kg
  • Aurreko urtearekin alderatuta: +%4,96
Loturak