EUSKARA, TURISMOA 2017·11·08
Azaroaren 7an sinatu dute hitzarmena, bi erakunde publikoen izenean, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Igor Iturainek eta UEMAko lehendakari Josu Labakak.
EUSKARA 2017·11·06
Aurtengo Mintzalagun programari hasiera emateko ekitaldia Orion izango da, Txan magoarekin
Orioko Kultur Etxean izango da, 18:30ean.
ENPRESAK 2017·10·31
"Sorkide" lema eta irudia izan da irabazlea. 1.200,00 euroko saria eskuratu du. Zazpi proposamen aurkeztu dira eta Epaimahaiak proposamenen maila azpimarratu du.
ITSAS ONDAREA 2017·10·30
Itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian
Azaroaren 5ean izango da lehen hitzaldia Orion, eta abenduaren 3an azkena, Aian.
INGURUMENA, HONDAKINAK 2017·10·27
Bost herriak bat egingo dute zabor bilketa sistema berriarekin, hiru urtetan sailkatze tasa %40tik %75era igotzeko.
PRESTAKUNTZA 2017·10·24
Ikastaroa, orga jasotzaileko operadore eta gidaria (40 ordu)
Ikastaroa Zarautzen egingo da, Udal Elkartearen egoitzan. Izen-ematea urriaren 31ra arte.
PRESTAKUNTZA 2017·10·24
Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko ikastaroa (60 ordu).
Eraikuntza eta metalaren sektoreak. Ikastaroa mistoa da, aurrez aurre eta etxetik. Lehentasuna izango dute langabeek. Izen-ematea urriaren 31ra arte.
ENPRESAK ETA EUSKARA 2017·10·20
Euskara enpresetan. Ezagutu eredu diren enpresak. Euskaragileak Enpresa Batzordearen aurkezpena.
Aitzindari eta eredu diren enpresek beren esperientzia partekatuko dute gure eskualdeko enpresekin. Urriaren 26an, 18:30ean, Zarautzen.
ENPLEGUA 2017·10·20
Udal Elkarteak aldi baterako 11 lanpostu betetzeko deialdia egin du. 2017ko enplegu-plana.
Mantentze-lanak egiteko 8 peoi eta 3 teknikari kontratatuko dira. Eskabideak aurkezteko epe-muga azaroaren 7a. Lanbidek eta Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatutako programa.
HITZALDIA 2017·10·17
Zarautzen izango da, Udal Elkartearen egoitzan, urriaren 19an, 18:30ean. "10.000 irribarre" ekimenaren barruan kokatzen da.