Web edukia bistaratu

Birziklatzeko etxolak

Birziklatzeko etxola etxeko hondakin arriskutsuak bereiz uzteko gune bat da. Etxola etxeko hondakin arriskutsuak jasotzeko da eta zerbitzu iraunkorra eskaintzen du, herritarrek hondakinak nahi dutenean uzteko.

Etxola metalezkoa da eta segurtasun handiko egitura du. Herritarrek paretan dituen zuloetatik barrena sartu behar dituzte etxeko hondakin arriskutsuak. Etxolen diseinua bereziki zaintzen dugu, jarritako lekuaren inguruarekin egoki etortzeko.

Honako hondakinak utz daitezke etxolan:

  • Aparailu elektriko txikiak, arropa, erabilitako landare olioa, merkuriozko termometroak, pilak, erradiografiak, aerosolak, garbiketako produktuak, tinta eta toner kartutxoak, pintura, motor olioa, fluoreszenteak, kontsumo gutxiko bonbillak...

Etxolak

Eskualdean hiru etxola daude jarrita: bat Aian, Lardizabal aparkalekuan, bigarrena Getarian, Harritarte pasabidean eta, hirugarrena, Zumaian, Zuloaga plazan.

Aia, Getaria eta Zumaiako etxolak