Dokumentuak
pdf
71.21 KB
2019·05·16 Iragarkiak

Urola Kostako Udal Elkarteko Kontuen Batzorde Bereziak, 2019ko maiatzaren 9an egindako ohiko bilkuran, 2018ko Aurrekontuaren Kontu Orokorrari aldeko irizpena eman dio. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 63.3 artikuluan ezarritakoa betez, Kontu Orokorra hamabost lanegunez jendaurrean erakusgai jarri da. GAO 2019-05-16, 91. zenbakia.

pdf
93.71 KB
2019·02·15 Iragarkiak

Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxebizitzetan, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan eta industrian sortutako etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasaren 2019ko zerga egutegia onartu eta argitaratu du Urola Kostako Udal Elkarteak. GAO 2019-02-15, 32. zenbakia.

pdf
75.89 KB
2019·02·04 Iragarkiak

Akats zuzenketa. Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskala. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2018-12-26an (247. zk.) argitaratutako iragarkian akats bat dagoela oharturik, aktas zuzenketa hau argitaratrzen dugu. GAO 2019-02-04, 23. zenbakia.

pdf
78.08 KB
2019·02·13 Iragarkiak
2019ko ekitaldiari dagokion aurrekontu orokorra jendaurrean erakusgai egoteko arauzko epea igaro eta inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontu hori behin betiko onartu da. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15.3 artikuluan ezarritakoa betez, aurrekontua kapituluka laburtuta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. GAO, 2019-02-13. 30. zk.
 
pdf
75.18 KB
2019·01·11 Iragarkiak

Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2018ko abenduaren 19an egindako ohiko osoko bilkuran, 2019ko aurrekontu orokorrari hasierako onarpena eman dio. Beraz, orain, jendaurrean erakusgai jartzen da, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuak arautzen dituenaren 15.1 artikuluak xedatutakoa betetzeko. GAO, 2019-01-11, 8. zk.

pdf
200.26 KB
2018·12·26 Araudia
Urola Kostako Udal Elkarteako Zuzendaritza Batzordeak, 2018ko urriaren 26an egindako ohiko bilkuran hasierako onarpena eman zion Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari. Espedientea jendaurrean erakusgai jarri eta aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, Zuzendaritza Batzordeak, 2018ko abenduaren 14ko bilkuran, behin betiko onarpena eman dio hizpide dugun ordenantzaren aldaketari eta, horrenbestez, argitara ematen da. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2018-12-26, 247. zk.
pdf
200.26 KB
2018·12·26 Iragarkiak

Urola Kostako Udal Elkarteako Zuzendaritza Batzordeak, 2018ko urriaren 26an egindako ohiko bilkuran hasierako onarpena eman zion Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari. Espedientea jendaurrean erakusgai jarri eta aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, Zuzendaritza Batzordeak, 2018ko abenduaren 14ko bilkuran, behin betiko onarpena eman dio hizpide dugun ordenantzaren aldaketari eta, horrenbestez, argitara ematen da. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2018-12-26, 247. zk.

pdf
678.73 KB
2018·02·15 Araudia

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2017ko abenduaren 14an egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan etxeko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantzari. Horren ondotik, espedientea jendaurrean erakusgai jartzeko epea amaitu eta erreklamaziorik aurkeztu ez zenez, ordenantza behin betiko onartutzat jo, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2018-02-15, 33. zk.) eta indarrean jarri da.

pdf
81.89 KB
2018·12·07 Iragarkiak
Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) etxeko hondakinen baliokide diren industriako hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasari dagozkion 2018ko hirugarren hiruhilekoko zergadunen erroldak onartu ditu eta, horrenbestez, jendaurrean erakusgai jartzen dira, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluak xedatutakoa betez. GAO 2018-12-07, 235.  zenbakia.
pdf
81.8 KB
2018·11·12 Iragarkiak
Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxebizitzetan, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan sortutako etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasari dagozkion 2018ko hirugarren hiruhilekoko zergadunen erroldak onartu ditu eta, horrenbestez, jendaurrean erakusgai jartzen dira, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak Arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluak xedatutakoa betez. GAO 2018-11-312, 217. zenbakia.