Dokumentuak
pdf
112.85 KB
2020·04·23 Iragarkiak

Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxebizitzetan, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan, eta industrian sortutako etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasaren 2020ko zerga egutegiaren aldaketaren berri ematen da.

GAO 2020-04-23, 75. zenbakia

pdf
112.85 KB
2020·04·06

Zer egin dezaket nire burua babesteko?

1.- Garbitu eskuak sarri, maiz:

            - Mukiak kendu eta doministiku edo eztula egin ondoren

            - Komunera joan ondoren

            - Animaliekin kontaktua izan ondoren

            - Gaixo dagoen norbait artatu aurretik eta ondoren

            - Eskuak zikin dituzunean

            - Elikagaiak jan edo manipulatu aurretik

2.- Eztula edo doministiku egitean, estali ahoa besaurrearekin edo mukizapi batekin.

3.- Ekidin begiak, sudurra edo/eta ahoa ukitzea.

4.- Bermatu 2m-ko distantzia beste pertsonekin.

5.- Mantendu inguruko espazioak aireztatuak eta ondo higienizatuta.

6.- Erabili paperezko mukizapiak; erabili ondoren, bota zakarrontzira.

7.- Sintomarik izanez gero (sukarra, eztul iraunkorra, arnas-arazoak…) geratu etxean eta deitu zure herriko osasun-etxera. Ikusi ohiko sintomen zerrenda

Informazio osagarria:

pdf
112.85 KB
2020·04·03

Jendaurreko arreta zerbitzua egokitu egin da.

Herritarren arreta zerbitzua  astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eskainiko da.

Hauek dira Udal Elkartearekin harremanetan jartzeko bideak:

  • 943 89 08 08
  • harrera@urolakosta.eus
  • Zerbitzu telematikoak (egoitza elektronikoa)

 

 

 

pdf
1.98 MB
2020·04·03

PDF

Koronabirusaren hedapena saihesteko, Udal Elkarteak hartutako neurriak (2020-03-17)
Premiazko deia egiten zaie herritarrei, hartutako neurriak errespetatu eta bete ditzaten (2020-03-27)
Hartutako neurriak gogoraztearekin batera, hainbat jarraibide (2020-04-03)
Apirilaren 14tik aurrera, zabalik 3 garbiguneak (2020-04-14)

 

Premiaz dei egiten zaie herritar guztiei, beraz, hurrengo neurriak bete ditzaten:

  1. Bertan behera utzi da etxeko hondakin handien bilketa zerbitzua.  Besterik esan arte, debekatuta dago hondakin handiak kalera ateratzea.
  2. Herritarren osasuna eta segurtasuna zaintzeko erabaki da errefusaren eta hondakin organikoen edukiontziak (gris eta marroi kolorekoak) irekita mantentzea. Zuzeneko kontaktua ekidin nahi da. Edukiontziak eskuz irekitzea ezinbestekoa den kasuetan, eskularruekin edo beharrezko babes-neurriak hartuta ireki behar dira.
  3. Hondakinak behar den bezala sailkatzen jarraitu behar dugu; frakzioak bereizita, dagokien edukiontzian. Erabat debekatuta dago POLTSAK edukiontzien kanpoaldeetan uztea.  Edukiontzi guneak maiz ari gara desinfektatzen. 
  4. Auzoan konposta egiteko guneak ez erabiltzeko gomendatzen diegu arrisku faktoreren bat duten herritarrei. Erabiltzekotan, babes-neurri egokiak hartuta egin behar da.

Covid-19arekin gaixotutako herritarren bat dagoen etxeetan;

  • Debekatuta dago COVID-19arekin gaixotutako herritarren hondakinak gaikako bilketarako edukiontzietan (organikoa, ontziak, papera, kartoia, beira, arropa eta ehunkiak….) edota inguruetan uztea.
  • COVID-19arekin gaixotutako herritarrek eta haien zaintzaileek erabilitako eskularruak, musuzapiak, maskarak etab. bildu poltsa itxi batean. Eta sartu bigarren poltsa batean.
  • Poltsa bikoitz hori, etxebizitza horretako gainerako hondakin guztiekin batera, sartu hirugarren poltsa batean eta bota errefusarentzako edukiontzietan.
  • Erabat debekatuta dago hondakin horiek gaika bereizita biltzeko edukiontzietan edota inguruetan uztea: bota errefusarentzako edukiontzietara.

Gainerako etxeetan;

Beti bezala, gaika sailkatu hondakinak: bota gai bakoitza dagokion edukiontzira.

Gogoratu:

  • Debekatuta dago poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea. 
  • Debekatuta dago hondakin handiak kalera ateratzea
  • Arretaz garbitu eskuak, ura eta xaboia erabilita.
  • Hiru garbiguneak irekita daude; langile profesional eta udal zerbitzuei bakarrik emango zaie zerbitzua. Debekatuta dago garbiguneen kanpoaldean hondakinak uztea.

Neurri hauek  betetzearen garrantzia gogorarazi nahi dugu. Har dezagun kontuan guztion segurtasuna eta,  batez ere, hondakinak biltzeko zerbitzuko langile guztiena.

Bitartean, Udal Elkarteak lanean jarraituko du, segurtasun neurriak bermatu eta guztion osasuna eta segurtasuna babesteko. 

pdf
1.98 MB
2020·04·03

Hartutako laguntza-neurri eta dirulaguntza guztiei buruzko informazio eguneratua jasotzen duen ataria ireki du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bertan duzue informazio guztia eskurragarri

pdf
75.69 KB
2020·02·03 Iragarkiak

2020ko ekitaldiari dagokion aurrekontu orokorra jendaurrean erakusgai egoteko arauzko epea igaro eta inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontu hori behin betiko onartu da. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak15.3 artikuluan ezarritakoa betez, aurrekontua kapituluka laburtuta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. GAO 2020-02-03, 21. zenbakia.

pdf
101.09 KB
2020·01·15 Iragarkiak

Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxebizitzetan, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan, eta industrian sortutako etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasaren 2020ko zerga egutegia onartu eta argitaratu du Urola Kostako Udal Elkarteak.GAO 2020-01-15, 9. zenbakia.

pdf
77.58 KB
2019·12·30 Iragarkiak

Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 19an egindako ohiko osoko bilkuran, 2020ko aurrekontu orokorra behin-behineko izaerarekin onartu du. Beraz, orain, jendaurrean erakusgai jartzen da, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuak arautzen dituenaren 15.1 artikuluak xedatutakoa betetzeko.

GAO, 2019-12-30. 248. zk.

pdf
106.54 KB
2019·12·20 Iragarkiak

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2019ko urriaren 24an egindako ohiko bilkuran hasierako onarpena eman zion Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalari. Erabakia jendaurrean erakusgai jarri da, eta ezarritako epean ez da ez erreklamaziorik ez oharrik jaso. Horiek horrela, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoari jarraituz, Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza behin betiko onartutzat ematen da, 2020ko urtarrilaren 1eko eraginekin.     

GAO, 2019-12-20. 243. zk.

pdf
77.82 KB
2019·10·29 Iragarkiak

Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendari­tza Ba­tzor­deak, 2019ko urriaren 24an egindako ohiko bilkuran, hasierako onarpena eman dio Udal Elkartea osa­tzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta trata­tze­ko zerbi­tzu­a emateko tasa arau­tzen duen ordenan­tza fiskala alda­tze­ari. Beraz, orain, jendaurrean erakusgai jartzen da, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren, (Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituenaren) 16.1.artikuluak xedatutako betez.

GAO, 2019-10-29. 207. zk.