Web edukia bistaratu

Ekintzaileentzako zerbitzuak

Enpresa Sustapeneko Zerbitzuaren helburua eskualdean ekintzailetasuna eta autoenplegua bultzatzea eta gure enpresa sarea sendotzea da.

Euskal Herrian, 10 langiletik beherako enpresa tixikiak egitura ekonomikoaren %90a dira, eta horien %50 bazkide bakarrak edo bik osatutako enpresa txikiak dira. Horregatik, garrantzitsua da gurea bezalako erakunde publikoek autoenplegua bultzatzea, ekintzailetasuna sustatzea eta enpresa berriak sortzeko bidea erraztea.

Hona hemen enpresa sortzearekin loturiko hainbat zerbitzu:

  • Autoenplegurako orientazio eta informazioa, taldeko sentsibilizazio hitzaldiak, negozio ideiak garatu eta lantzeko tailerrak...
  • Enpresa sortzeko aholkularitza eta laguntza: bideragarritasun plana egiteko laguntza, forma juridikoaren hautaketa, izapideak, finantzaketa bilaketa, jarduerari egokitutako dirulaguntza bilaketa...
  • Ideia garatzeko eta enpresa kudeaketari buruzko prestakuntza (ikastaroak, programak, tailerrak...)
  • Enpresa sortu berriei laguntza: enpresa kudeatzeko gaietan kontsulta zerbitzua, dirulaguntzen informazioa...
  • Espazio eta baliabideak (ekintzaileentzat eta enpresa sortu berrientzat).