Web edukia bistaratu

Ekodiseinua

Zer da ekodiseinua?

Ekodiseinua terminoak honakoa esan nahi du (UNE-EN ISO 14006 arauaren arabera): produktuen diseinuan eta garapenean ingurumenarekin loturiko faktoreak barneratzea, produktu horren bizi-zikloan zehar ingurumenean inpaktu gutxiago sortzeko helburuarekin.

Gaur egun erreferentzia diren Europako herrialde askok, bereziki eskandinaviarrek, oso barneratuta dituzte ekodiseinuaren estrategiak.

Lehiakorrak izaten jarraitu nahi duten enpresek egungo joera eta merkatuen beharretara egokitu behar dute. Ildo horretan, azken urteotan, berrikuntza “berdearekin” loturiko joerak eta beharrak nabarmen ari dira nagsuitzen. Esparru horretan koka dezakegu “ekodiseinua” izeneko diseinu-prozesua.

Euskal Herrian ere ahalegin nabarmenak egin dira azken urteotan estrategia berri hauek sustatzeko, bereziki, Ihobe eta Basque Ecodesign Center zentroen eskutik.

Gauzak horrela izanik, gure eskauldeko enpresen artean ekodiseinua sustatzeko proiektua jarri dugu martxan.

Gure proiektua

Lehiakorrak izaten jarraitu nahi duten enpresek egungo joera eta merkatuen beharretara egokitu behar dute. Ildo horretan, azken urteotan, berrikuntza “berdearekin” loturiko joerak eta beharrak nabarmen nagusitu dira. Esparru horretan koka dezakegu “ekodiseinua” izeneko diseinu-prozesua.

Hortaz, proiektu honen bidez lortu nahi dugu:

  • Eskualdeko enpresei ekodiseinuaren gaia gerturatzea eta bide hori urratzeko ezagutza eta gaitasunak eskuratzea.
  • Enpresek ingurumenarekiko konpromisoan oinarritzen diren berrikuntza estrategia berriak barneratu eta lehenengo urratsak ematea.
  • Enpresen nahia sustatzea berrikuntza berdean oinarritutako esperientzia pilotuetan parte ahrzteko.

Egitasmo hau kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Gizarte mailan erantzulea den lurraldea sustatzeko 2015. urteko programan” eta eskualdeko enpresei zuzenduta dago, bereziki, produktu propioa ekoizten dutenei.

 

Faseak

Proiektua garatuko da 2016ko otsailetik maiatzera eta honako fase hauek izango ditu:

1. Jardunaldia: Ekodiseinuaren erronkak eta abantailak Urola Kostan

Jardunaldiaren helburua da Urola Kostako enpresei ekodiseinua zer den eta ze onura ekar ditzakeen azaltzea eta gure proiektua aurkeztea. Besteak beste, landuko dira honako alderdiak:

  • Urola Kostako Udal Elkartearen programaren aurkezpena
  • Ekodiseinua: zer da eta nola bermatzen da enpresetan
  • Ekodiseinuaren abantailak: Kostuen murrizketa, eraginkortasuna, prozesu hobekuntza, …
  • Produktuen ingurugiro ziurtagiriak
  • Prestakuntza zehatzaren edukiera eta egutegia
  • Esperientzia pilotuaren helburua eta metodologia plana

2. Ekodiseinuaren egoeraren azterketa Urola Kostan eta Gipuzkoan

Fase honen helburua da Urola Kostan eta Gipuzkoan ekodiseinauren aukerak eta erronkak aztertzea eta gai honen inguruan jarduteko potentziala duten enpresak identifikatzea.

3. Ekodiseinuaren inguruko prestakuntza

Parte hartzen duten enpresei prestakuntza zehatza eskainiko diegu ekodiseinuaren inguruan (taldeko saioak, tutoretza saioak eta banan-banako saioak), 3 modulu hauen bidez:

EKODISEINUAREN METODOLOGIA

  • Ekodiseinua bermatzeko 7 urratsak
  • Produktu eta zerbitzu baten ingurumen ebaluazioaren erabilgarritasuna
  • Produktu berriak sortzeko estrategia
  • Materialen erabilpen eraginkorra
  • Ekoizpen prozesuen optimizazioa
  • Produktuen erabilpen fasean ingurumenarekiko inpaktuen murrizketa
  • Produktuen bizi-amaieraren optimizazioa
  • Ingurumen ebaluazioa praktikan nola jarri eta emaitzak nola interpretatu
  • Bizi zikloaren analisia (BZA) eta karbono arrastoa (KA) metodologien nondik norakoak
  • ISO 14006 Araua: Ekodiseinuaren inguruko kudeaketa sistemen inplementazioa

INGURUGIRO ZIURTAGIRIAK (EKOETIKETAK)

  • Ingurumenerako aitortza-sistemak: Esparru orokorra.
  • Produktuaren borondatezko ingurumen adierazpenak: ekoetiketak, ingurumen autoadierazpenak eta produktuaren ingurumen adierazpenak.

EKODISEINUA GARATZEKO  SOFTWAREA: ECO-IT

  • Softwarea nola erabili
  • Ingurumen emaitzak nola lortu
  • Ekodiseinu estrategiak softwarean nola simulatu
  • Kasu praktikoa eta ariketak.

4. Ekodiseinuaren inguruko lantaldearen lehenengo urratsak

Fase honen helburua da eskualdeko enpresetan ekodiseinuaren inguruko proiektuak identifikatzea, definitzea eta lehenengo urratsak egitea. Horretarako, lantalde bat sortuko dugu.

5. Ekodiseinuaren inguruko behatoki irekia

Fase honen helburua da eskualdeko enpresei ekodiseinuaren inguruko informazioa eskaintzea, online plataforma baten bidez.

 

Argibideak eta izen-ematea

Ekodiseinuaren proiektuan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak

  • Aintzane Ruesgas, enpresa teknikaria
  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.

Web edukia bistaratu

Ekodiseinua Urola Kostan

Web Form

Informazioa eta izen-ematea

Ekodisenuaren programari buruzko argibideak nahi badituzu, bidali mezua eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA