Web edukia bistaratu

Sortu zeure enpresa

Gure laguntza

Enpresa bat sortu nahi duen pertsonak gauza asko hartu behar ditu kontuan aurretik, bere enpresa sendotu eta arrakasta izan dezan.

Hain zuzen ere horregatik enpresa berriak abian jartzeko bidea ahalik eta gehien errazteko eta hauek sortu ondoren beren iraupena bermatzen laguntzen duten zerbitzuak eskaintzen dizkizugu:

  • Aholkularitza eta informazioa: sektoreari buruzko informazioa, forma juridiko aproposena, zerga eta lan arloa, baimenak...
  • Bideragarritasun plana egiteko laguntza.
  • Enpresa martxan jartzeko laguntza, Foru Ogasuna, Gizarte Segurantza eta beste hainbat erakunderekiko izapideetan.
  • Ekiten gunea: zure enpresa-egitasmoa garatzeko gunea.
  • Diru-laguntzak: zuri egitasmoari ondoen egokitzen zaizkion diru-laguntza deialdiak bilatu eta eskabideak egiteko laguntza.
  • Finantzaketa iturririk egokiena bilatzeko laguntza
  • Bideragarritasun plan eta enpresa kudeaketaren inguruko prestakuntza.

 

Bideragarritasuna

"Hartu behar den denbora ideia aztertzeko, dirua arriskatu baino lehen!"

Negozio-ideia bat aurrera eramatea erabaki aurretik oso garrantzitsua da egitasmoaren bideragarritasun-plana egitea.

Negozioa abian jarri edo ez erabakitzen lagunduko dizu tresna horrek, ondorengo alderdiak aztertuz: pertsona/talde sustatzailea, egitura juridikoak, jarduera, merkatua, marketing plana, gastu orokorrak, pertsonala, beharrezko inbertsioak, finantzaketa, legedia, izapideak...

Bideragarritasun-lana egiten lagunduko dizugu.

Finantzaketa

20-35 urteko gazteen langabezia datuak

Enpresa berri bat sortzeko bidean ageri ohi den aurrenengo beharretakoa finantzaketarena da.

Urola Kostako Udal Elkarteak hitzarmenak eginak ditu hainbat finantza erakunderekin, merkatukoak baino baldintza hobeagoetan maileguak lortu ahal izateko.

Gure zerbitzutik zure eta zure proiektuaren ezaugarrien arabera aukera hoberena ezagutzen lagunduko dizugu.

.

Ekiten gunea

Ekiten gunea ekintzeentzako lanerako espazio berria da. Bertan zure enpresa-egitasmoa landu eta garatzeko doako bulego partekatua izango duzu eskura.

Gune honek, zure ideia lantzen duzun bitartean, gainerako ekintzaileekin partekatzeko aukera eskaintzen dizu, sinergiak eta ideiak sortzeko, proiektuak garatzeko... Hau da, bulego ireki eta kolaboratzailearen kontzeptupean funtzionatzen duen gunea da.

Ekiten gunearen ezaugarriak:

  • Bulegoko altzariak
  • Internetera konexioa
  • Bere sarrera propioa
  • Komunak (elbarrientzako egokituta)
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:00-14:30.

Hitzordua eta argibideak

Urola Kostako Udal Elkartea

Web Form

Jarri gurekin harremanetan

Zure enpresa sortu nahi baduzu edo sortu berria baduzu: bidali mezua argibideak eskatzeko, hitzordua eskatzeko, kontsulta zehatz bat egiteko. Berehala erantzungo dizugu.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA