Edukira joan

Arralde udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Web edukia bistaratu

Enpresa euskaraz handitzen

Enpresa euskaraz handitzen: zer da?

Eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) enpresentzako programa bat da, herritar eta bezeroei beren zerbitzu eta produktuak euskaraz ematen laguntzeko helburua duena.

Euskarak enpresa handitzen lagunduko dizu. Zure enpresak euskarari handitzen lagunduko dio.

10 langile baino gutxiago dituzten edozein sektoretako enpresentzako da: zerbitzuak, merkataritza, industria..

Herritar eta bezeroei kalitatezko zerbitzua euskaraz eskaintzeko laguntza emango diogu parte hartzen duen enpresari.

Programak 2 urteko iraupena izango du, 2017ko azaroan hasita eta urtean hainbat deialdi egingo ditugu interesa duten enpresek izena emateko.

Nola?

Zure beharrei erantzungo diegu

Prestakuntza eskainiko dizugu

320x162

  • Saio horietan zerbitzua eta produktuak bezeroari bere hizkuntzan eskaintzearen abantailak aztertu eta ikusiko ditugu
  • Zure enpresan egin ditzakezun urratsak zehaztuko ditugu elkarrekin

Tutoretza-saioak enpresa bakoitzarekin

  • Erabakitako lanak egingo ditugu, 3-4 hilabeteko epean
  • Itzulpenak, dokumentu ereduak, sustapenerako materiala euskaraz moldatu eta prestatu (eskuorriak, webgunea...), softwarea euskaraz jarri, hitzegia eta terminologia, euskaraz lan egiteko eskura dauden tresnak...

Lehen deialdian 12 enpresa

  • Eskaintza orokorra izanik ere, lehen deialdian lan egin dugu bereziki osasun arloko zerbitzuekin, estetika zentro eta ile-paiandegiekin eta ostatu zerbitzuekin.
  • Askotariko lanak egin dituzte: euskara-plana diseinatu, webgunea egokitu eta euskaratu, itzulpenak, dokumentu-ereduak...
  • Enpresa hauek parte hartu dute lehen deialdian
  • Libe Dietetika eta Elikadura
  • Getariako Farmazia
  • I.Plazaola Hortz Klinika
  • Hortzagin klinika
  • Neie Ileapaindegia eta Estetika
  • Verónica Cazalis Estetika Zentroak
  • Begoña landetxea
  • Zingira Kooperatiba Elkartea
  • Usotegi S.C
  • Epotx Etxea
  • Txanka Errekea Hotela
  • Azkue Auto

 

Bigarren deialdia: 2018ko urria

Bigarren deialdia 2018ko urrian jarri dugu martxan.

Deialdia orokorra izanik ere, bereziki enpresa jarduera hauei egiten diegu deialdia: higiezinen zerbitzuak, finken administrazioa eta aholkularitza etxeak.

Higiezinen zerbitzuak, finken administrazioa, aholkularitza-etxeak

Herritar guztiok gara, hein batean, zerbitzu horien bezero. Zerbitzu horietan funtsezkoa da bezeroaren konfiantza eta konfiantza hori irabazteko eta bezeroa lasai sentitzeko berak nahiago duen hizkuntzan zerbitzua eskaintzea oso da garrantzitsua.

Noiz eta nola?

Zure enpresan ere gauza asko egin ditzakezue: itzulpenak, errotulazioak eta softwareak euskaratu edota testu-ereduen egokitzapenak… Eta horretarako baliabideak eta aholkularitza eskainiko dizkizugu.

Deialdi honetan izena ematen duten enpresekin 3-4 hilabetez egingo dugu lan, azaroan hasi eta otsaila amaierara arte. Epe horretan banakako aholkularitza eta laguntza emango dizugu:

  • Zure enpresan zein neurri hartu eta landu zehaztu eta adostuko dugu
  • Informazioa eta aholkularitza emango dizugu (udalaren diru-laguntzak, bestelako laguntzak...)
  • Erabakitako lanak egingo ditugu, adibidez:
  • Itzulpenak, testu-ereduak egokitu
  • Errotulazioa euskaratu
  • Softwarea euskaraz jarri

 

Argibideak eta izen-ematea

Argibideak jasotzeko edo izena emateko bi bide dituzu:

  • Beheko formularioa bete eta bidali
  • Telefonoz edo emailez gurekin harremaneta jarri
     

Habiaratutako portletak

Web Form

Euskaraz Handitzen: argibideak eta izen-ematea

Argibideak jaso edo izena emateko bete eta bidali formulario hau

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA