Web edukia bistaratu

Garbigune zerbitzua

Garbigunea udalerriaren inguruan dagoen biltegi bat da, herritarrei hondakinak bertara eraman eta gaika sailkatuta botatzeko zerbitzua eskaintzen diena.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30-13:30 eta 16:30-18:30; larunbatetan  10:00-12:30; jaiegunetan itxita; abuztuan:8:30-13:30.

Nork erabil dezake? Urola Kostako (Aia, Getaria, Orio, Zumaia eta Zarautz) herritarrek, eraikuntzako gremio txikiek eta merkatariek.

Ba al dago mugarik? BGM 2500 kg baino txikiagoa duten kamioiak bakarrik deskarga daitezke. Erabiltzaileak asteko 750 kg eta 2m3-ko bolumena bota dezakete gehienez.

Zerbait ordaindu behar al da? EZ, doakoa da.

Zein hondakin eraman daitezke?
  • Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak
  • Etxeko olioa eta hondakin arriskutsuak
  • Egurra
  • Txatarra metalikoa
  • Obra zaborrak
  • Kotxeetako olioa
  • Hiri hondakin inerteak
  • Kartoia
  • Arropa eta ehunkiak
  • Jostailuak

Gaikako bilketako edukiontziak ere eskura dituzu garbigunean (beira, papera, ontzi arinak...)

Non daude? Urola Kostan hiru garbigune daude, bat Zarautzen, Abendaño industrialdean, bestea, Zumaian, Joxe Mari Korta industrialdean, eta, hirugarrena Aia-Orion, Ubegun industrialdean.

 

         

 

 

Dokumentua eskuratu

Garbiguneen araudia [pdf]

Garbigune zerbitzua arautzen duen erregelamendua.

 

Dokumentua eskuratu

Garbiguneak: esku-orria [pdf]

Garbigune zerbitzuaren berri emateko esku-orria.