Web edukia bistaratu

Gardentasuna

Zer da gardentasuna?

Gardentasunaren oinarria da erakunde publikoen jarduerari buruzko informazio osoa, egiazkoa eta erabilgarria eskaintzea, guri dagokigunez, Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatzen dituen zerbitzu eta programei buruzko informazioa nahiz erakundearen kudeaketari buruzkoa.

Gardentasunaren helburu nagusia erakundeen zilegitasuna bermatzea eta herritarren konfiantza areagotzea da.

Nola bermatu dezakegu administrazioaren gardentasuna?

Administrazioaren gardentasuna bermatzeko beharrezkoa da informazio publikoa era gardenean helaraztea herritarrari, bestela esan:

  • informazio publikoa guztien eskura jarri erraz ulertzeko moduan
  • erabilitako baliabide publikoei buruz kontuak eman
  • eguneroko jarduera, politika eta erabakiak ongi azaldu

Urola Kostako Udal Elkarteak bere egiten du gardentasunaren helburua. Hori dela eta, ahalegin betea egingo dugu gure jardun eta kudeaketaren inguruko informazioa gardentasun osoz ematen.

Horretarako, erabiliko ditugu webgune hau eta herritarren ataria.