Web edukia bistaratu

Geolokalizazioa

Geolokalizatu zure enpresa

Interneten aroan bizi gara eta eskualdeko enpresentzat garrantzitsua da egoki geolokalizatuta egotea, bezero, hornitzaile eta interesa duten pertsonek internet bidez arin eta egoki lokalizatu ahal izateko.

320x162

Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak “Geolokalizatu zure enpresa” ekimena jarri du martxan, eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia).

Eskualdeko enpresak Interneten egoki geolokalizatu daude?

Abenduan zehar eskualdeko industria-guneetan kokatutako enpresak Interneten (google mapsen) nola geolokalizatuta dauden aztertu dugu. Emaitza esanguratsua da: enpresen %15 (59 enpresa) egoki geolokalizatuta daude, %50 (177 enpresa) desegoki daude (datuak oker daude, geo erreferentzia ez da zuzena, argazkirik gabe edo argazki desegokiekin), eta %35 (114 enpresa) bilaketatan ez da agertzen (ez daude geolokalizatuta)

Ekimen hau Urola Kostako Udal Elkarteak bideratzen eta kudeatzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babes eta diru-laguntzarekin (enplegua sustatzeko toki ekintzetarako 2016ko programa).

.

Zer da egoki geolokalizatuta egotea?

Egoki geolokalizatuta egotea da, batetik, enpresaren datuak zuzenak izatea eta, bestetik, enpresaren produktu edo zerbitzua argi zehaztea:

  • geo erreferentziaren koordenatuak zuzenak izatea
  • idatziz emandako datuak zuzenak izatea: helbidea, telefonoa, Internet helbidea, posta elektronikoa
  • enpresaren zerbitzu edo produktuen definizio egokia agertzea
  • argazki egoki bat erakustea

Ikus beheko bideoa.

Gure laguntza

Enpresa bat geolokalizatzea erraza da, baina eguneroko lan martxarekin zaila izaten da horretarako tarte bat hartzea. Hori dela eta, ekimen bat jarri dugu martxan, nahi duten enpresei beren enpresa geolokalizatzen laguntzeko. Lanik handiena guk egingo dugu. Enpresak minutu gutxi batzuk eskaini beharko dizkio egiteko horri.

Interesa baduzu, honakoa egin behar duzu:

  • Gurekin harremanetan jarri
  • Zure enpresaren geolokalizazioa nola dagoen esango dizugu: ondo, hobetzeko..
  • Laguntza zehatza emango dizugu, horretarako ondoko eskabidea aurkeztu beharko duzu.
Zure enpresa geolokalizatzeko eskaera eta datuak.

.

Argibideak eta izen-ematea

Parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan edo bidali beheko formularioa beteta.

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak

  • Nerea Argote, enpresa teknikaria
  • Tel. 943 890808
  • geo@urolakosta.eus
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.

Web edukia bistaratu

Geolokalizatu zure enpresa