Web edukia bistaratu

Gobernu-organoak eta sailak

Honako aginte organo hauek gobernatzen dute Urola Kostako Udal Elkartea: Batzar Nagusiak (Udal Elkartea osatzen duten udalerrietako udal zinegotzi guztiek osatzen dute, 69 kide), Zuzendaritza Batzordeak (15 kide ditu), lehendakariak eta lehendakariordeak.

2015-2019 legegintzaldian Udal Elkarteko lehendakaria Igor Iturain Ibarguren  jauna da, Aiako Udaleko zinegotzia eta lehendakariordea, berriz, Jesus Arana Gomez jauna, Zarauzko Udaleko zinegotzia.

Urola Kostako Udal Elkarteak lau zerbitzu edo sail nagusi ditu:

  1. Idazkaritza eta Kontuhartzailetza: idazkaritza eta kontuhartzailetzako lanak.
  2. Prestakuntza eta Enplegu Saila: prestakuntza programak, laneratzeko eta lana bilatzen laguntzeko zerbitzuak, enpresa sustapena, enpresentzako zerbitzuak...
  3. Ingurumen Saila: hondakinen gaikako bilketak (papera, kartoia, pilak, beira, arropa eta ehunkiak...) Zarautz, Zumaia eta Aia-Orioko garbiguneak, Urteta zabortegia, sentiberatze kanpainak...
  4. Euskara eta Komunikazio Zerbitzua: euskararen erabilpena sustatzeko eskauldeko egitasmo eta programak.

Horiez gain, beste hainbat zerbitzu eta programa ere bideratzen ditu, udalekin elkarlanean, besteak beste, turismoa sustatzekoak.