Web edukia bistaratu

Hazilan proiektua eskualdeko enpresak eta eskualdeko gazte kualifikatu langabeak uztartuko dituen ekimena da.

Programa operatiboa 2016-2020

Hazilan proiektuak 5 urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da). Proiektu hori Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatuko du eta 20 garapen agentziak hartuko dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak.

Proiektuaren %50 Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatuko du eta beste %50 garapen agentzia bakoitzak (gure kasuan Urola Kostako Udal Elkarteak). Proiektuaren 5 urteko aurrekontu osoa (20 garapen agentziena) 6.000.000,00 eurokoa da eta gure eskualdeko proiektuarena 318.000,00 eurokoa. Hazilan proiektuaren helburua da 20 eskualde horietan 5.000 lanpostu sortzea, horien %55 emakumeentzat.

 

 

Helburua

Gure helburua da:

  • Proiektuak garatu nahi dituzten enpresei laguntzea.
  • Goi mailako ikasketak dituzten eta lanik gabe dauden gazteei zeharkako konpetentzietan prestakuntza ematea.
  • Proiektu bat bideratu nahi duten enpresatan gazte horiek txertatzea, hainbat eratara (praktikak, lanpostuan bertan prestakuntza, proiektu berriak...).

Horrekin lortu nahi dugu: enpresek dituzten beharrei erantzutea eta gazteen laneratzeko aukerak hobetzea.

Enpresei eta gazteei tutoretza bidezko jarraipen eta laguntza zerbitzu zehatza eskainiko zaie, proiektua bideratzeko.

Enpresak, gazte kualifikatuak

Enpresek, sarri askotan, zailtasunak dituzte eguneroko lan martxarekin proiektu berriak edo berrikuntzak egiteko. Mahai gainean dituzte hainbat ideia, asmo eta proiektu, baina ezin ekin. Enpresek prestakuntza tekniko eta akademiko egokia duten langileak behar dituzte, baina, baita ere, gero eta gehiago, zeharkako konpetentziak dituztenak.

Gure eskauldean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian), goi mailako ikasketak eginak dituzten gazteen tasa Euskal Herriko altuenetakoa da. Halaz ere, Lanbiden inskribatuta dauden lan eskatzaile langabetuen 2015eko abenduko datuek erakusten dutenez, eskualdean langabezian dauden 2.301 pertsonen %14 (hau da, 326 pertsona) 20-35 urteko gazteak dira, lanbide heziketako goi zikloa edo unibertsitate ikasketak eginak dituztenak.

Lanbide Heziketako eta unibertsitateko ikasketak egin dituzten gazte horiek zailtasunak dituzte beren esparruko ikasketekin lotutako lanpostuetan laneratzeko. Sarri oso epe laburreko lanpostuak eskuratzen dituzte, jarraipenik gabe, eta lan-merkatuan sartu eta irten dabiltza. Gazte horien prestakuntza teknikoa eta akademikoa goi mailakoa da, baina laneratzeko, lan ibilbidean arrakasta izateko eta lanean eraginkorrak izateko ezinbestekoa dute zeharkako konpetentziak lantzea: komunikazio gaitasuna, proiektuak kudeatzeko gaitasuna, lantaldeak kudeatzeko gaitasuna...

Gure apustua da bi osagai horiek uztarztea, hau da, eskauldeko enpresei gazte kualifikatu prestatuak eskaintzea, bideratu nahi dituzten proiektuak martxan jar ditzaten.

Faseak

Parte-hartzaileen eta enpresa-proiektuen ezaugarrietara era malguan egokituta dauden lau faseko ibilbide bat proposatzen du Hazi proiektuak: Aktibatu, Kokatu, Lanekin eta Talentu Ihesa.

  • Aktibatu: pertsona kualifikatuak aktibatzea

Ibilbidearen hasiera da, laneratzeko laguntza-prozesuaren hasiera. Konpetentzia pertsonalak eta profesionalak (motibazioa, ekimena, komunikazioa, talde-lana…) lantzeko prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen du. Helburua pertsona kualifikatuen gaitasunak aktibatzea eta pertsona horiek proiekturako prestatzea da. Horretarako, parte-hartzaileek coach baten laguntza jasoko dute.

  • Lanekin: lanpostuko prestakuntza

Fase honen helburua da pertsona kualifikatuek kontratazio-premiak dituzten enpresetan lanpostu jakin baterako prestakuntza espezializatua jasotzea. Era horretan, pertsona horiek enpresan bertan laneratuko dira. Enpresak, nolanahi ere, instruktore bat izendatuko du prestakuntza ikuskatzeko eta parte-hartzailea bere testuinguruan kokatzeko.

  • Kokatu: praktikak enpresan

Helburua da parte-hartzaileek beren lanbide-profilaren araberako esperientzia erreala eskuratzea. Baliabide honen bidez, ikaskuntza praktikoko egonaldiak egingo dira enpresetan. Enpresako tutore batek praktikak zuzendu eta laguntza emango du.

  • Talentu Ihesa: talentua eta proiektuak enpresan

Helburua da lanbide-gaitasuna hobetzea. Horretarako, enplegua sortuko duten enpresa-proiektuak abian jartzen parte hartuko da, jarduera berrien garapenean interesa duten enpresetan. Proiektuak lotura izango dute, ahal dela, nazioartekotzearekin, berrikuntzarekin edo teknologia berriekin.

Argibideak jasotzeko

Urola Kostako Udal Elkartea

Izen-ematea

1. edizioa: 2016ko otsaila

2. edizioa: 2016ko maiatza

Parte hartzeko eskabidea bete eta Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztu behar duzu, bertan eskatzen diren dokumentuak gehituta.

Web Form

Enpresak: eman izena Hazilan proiektuan (2. edizioa)

Bete eta bidali formulario hau eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA