Web edukia bistaratu

Hazilan proiektua eskualdeko gazte kualifikatu langabeak eta eskualdeko enpresak uztartuko dituen ekimena da.

Helburua

Gure helburua da:

  • Goi mailako ikasketak dituzten eta lanik gabe dauden gazteei zeharkako konpetentzietan prestakuntza ematea.
  • Proiektu bat bideratu nahi duten enpresatan gazte horiek txertatzea, hainbat eratara (praktikak, lanpostuan bertan prestakuntza, proiektu berriak...).

Horrekin lortu nahi dugu: gazteen laneratzeko aukerak hobetzea eta enpresek dituzten beharrei erantzutea.

Gazteei eta enpresei tutoretza bidezko jarraipen eta laguntza zerbitzu zehatza eskainiko zaie, proiektua bideratzeko.

Eskuratu esku-orria

Hazilan: gazteak [pdf]

Gazte kualifikatuak laneratzen.

Eskuratu esku-orria

Hazilan: enpresak [pdf]

Enpresen beharrei erantzuten.

Erlazionatutako informazioa

Programa operatiboa 2014-2020

Hazilan proiektuak 5 urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da). Proiektu hori Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatuko du eta 20 garapen agentziak hartuko dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak.

Proiektuaren %50 Europako Gizarte Funtsak (EGIF) finantzatuko du eta beste %50 garapen agentzia bakoitzak (gure kasuan Urola Kostako Udal Elkarteak). Proiektuaren 5 urteko aurrekontu osoa (20 garapen agentziena) 6.000.000,00 eurokoa da eta gure eskualdeko proiektuarena 318.000,00 eurokoa. Hazilan proiektuaren helburua da 20 eskualde horietan 5.000 lanpostu sortzea, horien %55 emakumeentzat.

 

 

Gazteak, enpresak

20-44 urteko gazteen langabezia datuak

Lanbiden inskribatuta dauden lan eskatzaile langabetuen 2015eko abenduko datuek erakusten dutenez, eskualdean 2.301 pertsona daude langabezian. Horien %14, hau da, 326 pertsona, 20-44 urteko gazteak dira, lanbide heziketako goi zikloa edo unibertsitate ikasketak eginak dituztenak. Generoari erreparatzen badiogu, 326 pertsona horietatik 136 gizonezkoak dira eta 190 emakumezkoak.

20-44 urte bitarteko 326 pertsona horien laneratzeko aukerak hobetu nahi ditugu, arreta berezia eskainiz emakumeei. Hori da Hazilan proiektuaren erronka.

Gazte kualifikatuak laneratu eta enpresen beharrei erantzun

Lanbide Heziketako eta unibertsitateko ikasketak egin dituzten gazte askok zailtasunak dituzte beren esparruko ikasketekin lotutako lanpostuetan laneratzeko. Sarri oso epe laburreko lanpostuak eskuratzen dituzte, jarraipenik gabe, eta lan-merkatuan sartu eta irten dabiltza. Gazte horien prestakuntza teknikoa eta akademikoa goi mailakoa da, baina laneratzeko, lan ibilbidean arrakasta izateko eta lanean eraginkorrak izateko ezinbestekoa dute zeharkako konpetentziak lantzea: komunikazio gaitasuna, proiektuak kudeatzeko gaitasuna, lantaldeak kudeatzeko gaitasuna...

Era berean, enpresek zailtasunak dituzte eguneroko lan martxarekin proiektu berriak edo berrikuntzak egiteko. Mahai gainean dituzte hainbat ideia, asmo eta proiektu, baina ezin ekin. Enpresek prestakuntza tekniko eta akademiko egokia duten langileak behar dituzte, baina, baita ere, gero eta gehiago, gorago aipatutako zeharkako konpetentziak dituztenak.

Faseak

Parte-hartzaileen eta enpresa-proiektuen ezaugarrietara era malguan egokituta dauden lau faseko ibilbide bat proposatzen du Hazi proiektuak: Aktibatu, Kokatu, Lanekin eta Talentu Ihesa.

  • Aktibatu: pertsona kualifikatuak aktibatzea

Ibilbidearen hasiera da, laneratzeko laguntza-prozesuaren hasiera. Konpetentzia pertsonalak eta profesionalak (motibazioa, ekimena, komunikazioa, talde-lana…) lantzeko prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen du. Helburua pertsona kualifikatuen gaitasunak aktibatzea eta pertsona horiek proiekturako prestatzea da. Horretarako, parte-hartzaileek coach baten laguntza jasoko dute.

  • Lanekin: lanpostuko prestakuntza

Fase honen helburua da pertsona kualifikatuek kontratazio-premiak dituzten enpresetan lanpostu jakin baterako prestakuntza espezializatua jasotzea. Era horretan, pertsona horiek enpresan bertan laneratuko dira. Enpresak, nolanahi ere, instruktore bat izendatuko du prestakuntza ikuskatzeko eta parte-hartzailea bere testuinguruan kokatzeko.

  • Kokatu: praktikak enpresan

Helburua da parte-hartzaileek beren lanbide-profilaren araberako esperientzia erreala eskuratzea. Baliabide honen bidez, ikaskuntza praktikoko egonaldiak egingo dira enpresetan. Enpresako tutore batek praktikak zuzendu eta laguntza emango du.

  • Talentu Ihesa: talentua eta proiektuak enpresan

Helburua da lanbide-gaitasuna hobetzea. Horretarako, enplegua sortuko duten enpresa-proiektuak abian jartzen parte hartuko da, jarduera berrien garapenean interesa duten enpresetan. Proiektuak lotura izango dute, ahal dela, nazioartekotzearekin, berrikuntzarekin edo teknologia berriekin.

Aurreko edizioak

Hazilanen bi edizio egin ditugu 2016an eta bat 2017ko lehen hiruhilekoan. Orotara 47 pertsonek parte hartu dute (22 emakumeak eta 25 gizonak).

Lehendabizi konpetentzia sozioprofesionalak landu dituzte eta, ondoren, enpresetan laneratzeko prozesuak egin dituzte (praktikak, prestakuntza lanpostuan…), eskualdeko nahiz Gipuzkoako beste eskualde batzuetako enpresetan. Honako enpresa hauek parte hartu dute lehen hiru edizioetan:

  • Pavitec 2000 SLU,
  • Ongi Mecanizados en Madera SL
  • Aner Sistemas Informáticos
  • Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak S.L.
  • Ad hoc centro de communicacion y marketing SL
  • Dulces Reineta, S.L.
  • Arktelier, arkitekura estudioa
  • Otzarreta Communicación, S.A.
  • Eraman SL
  • Ortzadar ikastetxea
  • Begi-bistan, Turismo Zerbitzuak
  • LKS Ingenieria S.COOP
  • Lombok Design SL
  • Euskampus Fundazioa
  • Emaus Fundación Social.

4. edizioa

Laugarren edizioa 2017ko ekainean hasi eta abenduan amaituko da. 

Programak bi fase edo atal izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea, zeharkako konpetentziak lantzeko eta, ondoren, TALENTU IHESA fasea, community manager espezialitatean. Hona hemen xehetasunak:

Egutegia eta ordutegia

AKTIBATU urratsa (80 ordu): Zeharkako konpetentziak landu

  • Zeharkako konpetentziak landuko ditugu, ikasitakoa egiteko eta praktikatzeko metodologia erabiliz. Gaur egun enpresak gero eta gehiago eskatzen ari diren konpetentzia pertsonalak eta profesionalak landuko ditugu (proaktibitatea, norbere buruarekiko konfiantza, taldean lan egiten jakitea…).
  • Noiz: ekainaren 5etik uztailaren 20ra.
  • Egunak: astelehenetik ostegunera 9:30etik 13:30era.

TALENTU IHESA fasea (305 ordu): Community manager espezialitatea

  • Sare sozialen kudeaketako eduki eta tresnak landu eta ikasi ondoren, eskualdeko enpresa eta elkarteetan proiektuak landu eta garatuko dituzte ikasitakoa praktikan jartzeko. Sare sozialen kudeaketako edukiez gain, datuen babesari buruzko oinarrizko eduki eta ezagutzak ere landuko ditugu.
  • Egutegia eta ordutegia:
  • Datuen babesa enpresa txiki eta ertainetan: prestakuntza
  • Noiz: irailaren 4tik 8ra, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era.
  • Community manager
  • Noiz: irailaren 11tik abenduaren 19ra, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era.

Izen ematea: maiatzaren 3tik maiatzaren 26ra.

Argibideak jasotzeko

Urola Kostako Udal Elkartea

  • Vanessa Garcia, Laneratzeko Zerbitzuak, hazilan@urolakosta.eus
  • Tel. 943 890808
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz

Izen-ematea

4. edizioa: 2017ko maiatza

Parte hartzeko eskabidea bete eta Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztu behar duzu, bertan eskatzen diren dokumentuak gehituta, edo bestela posta elektronikoz bidali.

Web Form

Hazilan, informazioa eta izen-ematea

Informazioa jaso edo izena eman nahi baduzu, bete eta bidali formulario hau eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA