Web edukia bistaratu

Hobetu prebentzioa

Hobetu prebentzioa

Urola Kostako Udal Elkarteak martxan jarri berri duen programa da. Kasu askotan, laneko arriskuen prebentzioak ez du enpresentzat lehentasunik izaten, baliabide nahikorik ez dutelako eta behar beste informazio ez dutelako. Programa honen bidez enpresei laneko arriskuen prebentzioa hobetzen lagunduko diegu.

Horretarako, enpresei bisitak egingo dizkiegu, prebentzioaren arloan aholkularitza jaso dezaten DOHAIN eta KONFIDENTZIALKI.

320x162

  • Aholkularitza bisita hauek elkarrizketa baten bidez egingo ditugu eta, galdetegi batekin, aztertuko dugu enpresan prebentzioaren kudeaketa nola dagoen: prebentzioko modalitatea, arriskuen ebaluaketa, prebentzio jardueraren plangintza, dokumentazioa, erregistroak…
  • Jasotako informazioa aztertu eta enpresari proposamen zehatzak egingo dizkiogu, prebentzioa hobetzeko: hobekuntzak, neurri zuzentzaileak…
  • Enpresak bere beharrei egokitutako aholkularitza tekniko pertsonalizatua jasoko du. Goi mailako laneko arriskuen prebentzioko teknikari batek egingo du aholkularitza-lan hori.

Enpresaren ikuspuntutik, bisita hauek interesgarriak dira, izan ere, kanpoko aditu baten ikuspegia jasoko du enpresan prebentzioa kudeatzeko erari eta egoerari buruz. Horrez gain, arriskuen ebaluazioaren, prebentzio neurrien eta prebentzioko dokumentazioaren “barne ikuskaritza” gisa ere bidera dezake. 

Programaren inguruko xehetasun guztiak.
 

Ekimenaren babesleak

Ekimena Urola Kostako Udal Elkarteak bideratzen eta kudeatzen du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babes eta diru-laguntzarekin (enplegua sustatzeko toki ekintzetarako 2016ko programa).

.

Prebentzioa enpresan

Udal Elkarteak eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzea du helburutzat. Lehiakortasuna hobetzeko laneko arriskuen prebentzioa funtsezko eragile bat da, kalitatezko prebentzioak enpresei hobeak izaten eta emaitza hobeak lortzen laguntzen diolako.

Euskadiko laneko ezbeharren kopuruak gora egin du eta, ondorioz, ezinbestekoa da laneko arriskuen prebentzioa gehiago lantzea.

320x162

Jakin badakigu laneko arriskuen prebentzioaren araubidea ezagutu eta betetzea ez dela erraza, bereziki enpresa txikientzat eta langileak dituzten autonomoentzat. Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat ekimen bideratuko ditu 2017an eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) enpresa txikientzat:

  1. Laneko arriskuen prebentzioan mikroenpresek dauzkaten betebeharren inguruko sentsibilizazio kanpaina (2017ko otsaila).
  2. Mikropreben programa: Mikroenpresen arduradunentzako laneko arriskuen prebentzioko prestakuntza programa (2017ko maiatzetik aurrera).
  3. “Zure enpresaren prebentzioa hobetu” programa: Enpresa txikietan laneko arriskuen prebentzioa hobetzeko programa (2017ko urtarriletik apirilera). 

.

 

Argibideak eta izen-ematea

Izena emateko epea amaituko da urtarrilaren 31n

Informazioa jaso edo izena-emateko, jarri gurekin harremanetan edo bidali beheko formularioa.

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak

  • Leire Ancin, enpresa teknikaria
  • Tel. 943 890808
  • prebentzioa@urolakosta.eus
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.

Web Form

Hobetu prebentzioa: informazioa eta izen-ematea

Bidali mezua eta zurekin harremanetan jarriko gara

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA