Web edukia bistaratu

Hondakin organikoak 

320x162

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zarautz eta Zumaiako udalek 2008. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri zuen esperientzi pilotuan parte hartu eta  materia organikoa jasotzeko edukiontziak jarri zituzten. 2010eko ekainean, berriz, beste hiru udalerrietara zabaldu zen zerbitzua, hain zuzen ere, Aia, Getaria eta Oriora.

Hondakin organikoa edukiontzi marroiaren bidez biltzen da, biodegradagarriak diren poltsa berezietan sartuta. Edukiontzi horretan landare jatorriko (fruta, barazkiak, pasta, arroza...) zein animalia jatorriko (haragia, arraina, hezurrak, arrautzak, gazta...) hondakinak utzi behar dira, kozinatuak nahiz kozinatu gabeak.

Gogoan izan
  • Zerbitzu hori erabili nahi duenak eskaera egin behar du udalean edo Udal Elkartean
  • Edukiontzia erabiltzeko argibideak, edukiontzi txikia, giltza eta poltsa biodegradagarriak emango dizkiogu.
Zerbitzuaren hasiera
  • 2008
2016ko datuak
  • Jasotako kopurua (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian): 1.849.040 Kg
  • Edukiontzi kopurua: 139
  • Kilo biztanleko: 42,34 Kg
  • Aurreko urtearekin alderatuta: -%1,42
Loturak