2021eko ekitaldiari dagokion aurrekontu orokorra jendaurre-an erakusgai egoteko arauzko epea igaro eta inolako erreklama-ziorik aurkeztu ez denez, aurrekontu hori behin betiko onartu da. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15.3artikuluan ezarritakoa betez, aurrekontua kapituluka laburtuta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. GAO, 2021-02-09, 25.zk.
Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxebizitzetan, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan, eta industrian sortutako etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasaren 2021eko zerga egutegia onartu eta argitaratu du Urola Kostako Udal Elkarteak.
Urola Kostako Udal Elkarteako Zuzendaritza Batzordeak, 2020ko azaroaren 9an egindako ohiko bilkuran erabaki zuen Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari hasierako onarpena ematea. Erabakia jendaurrean erakusgai jarri da, eta ezarritako epean ez da ez erreklamaziorik ez oharrik jaso.
Horiek horrela, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoari jarraituz, Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza behin betiko onartutzat ematen da, 2021eko urtarrilaren 1eko eraginekin.
Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2020ko maiatzaren 27an egindako ezohiko bilkuran erabaki zuen Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari hasierako onarpena ematea. Erabakia jendaurrean erakusgai jarri da, eta ezarritako epean ez da ez erreklamaziorik ez oharrik jaso. Horiek horrela, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoari jarraituz, Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza behin betiko onartutzat ematen da, 2020ko urtarrilaren 1eko eraginekin.
Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxebizitzetan, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan, eta industrian sortutako etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasaren 2020ko zerga egutegiaren aldaketaren berri ematen da.
Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) partikularren etxebizitzetan, merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan, eta industrian sortutako etxeko hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzuen tasaren 2020ko zerga egutegia onartu eta argitaratu du Urola Kostako Udal Elkarteak.GAO 2020-01-15, 9. zenbakia.
Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2019ko abenduaren 19an egindako ohiko osoko bilkuran, 2020ko aurrekontu orokorra behin-behineko izaerarekin onartu du. Beraz, orain, jendaurrean erakusgai jartzen da, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuak arautzen dituenaren 15.1 artikuluak xedatutakoa betetzeko.
Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2019ko urriaren 24an egindako ohiko bilkuran hasierako onarpena eman zion Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalari. Erabakia jendaurrean erakusgai jarri da, eta ezarritako epean ez da ez erreklamaziorik ez oharrik jaso. Horiek horrela, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauan ezarritakoari jarraituz, Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza behin betiko onartutzat ematen da, 2020ko urtarrilaren 1eko eraginekin.
Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2019ko urriaren 24an egindako ohiko bilkuran, hasierako onarpena eman dio Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeari. Beraz, orain, jendaurrean erakusgai jartzen da, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren, (Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituenaren) 16.1.artikuluak xedatutako betez.
Urola Kostako Udal Elkarteko Kontuen Batzorde Bereziak, 2019ko maiatzaren 9an egindako ohiko bilkuran, 2018ko Aurrekontuaren Kontu Orokorrari aldeko irizpena eman dio. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 63.3 artikuluan ezarritakoa betez, Kontu Orokorra hamabost lanegunez jendaurrean erakusgai jarri da. GAO 2019-05-16, 91. zenbakia.