Iragarkiak
pdf
128.08 KB
2015·10·06 Iragarkiak
Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdi bat egin du, eskualdeko enpresentzat, eskualdeko langabeak kontratatzeko (bigarren deialdia). Diru-laguntza programa hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du. Oinarriak iragarki honi sakatuta. Eskabidea egiteko eredua hemen.
pdf
128.17 KB
2015·08·20 Iragarkiak
Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdi bat egin du, eskualdeko enpresentzat, eskualdeko langabeak kontratatzeko. Diru-laguntza programa hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du. Oinarriak iragarki honi sakatuta edo GAOn 2015-08-21n, 159. zenbakian.
pdf
71.68 KB
2015·05·18 Iragarkiak
Urola Kostako Udal Elkarteko Kontuen Batzorde Bereziak, 2015eko maiatzaren 14an egindako ohiko bilkuran, 2014ko Aurrekontuaren Kontu Orokorrari onarpena eman zion.     

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 63.3 artikuluan ezarritakoa betez, Kontu Orokorra hamabost lanegunez jendaurrean erakusgai jarriko da.

pdf
204.95 KB
2015·03·29 Iragarkiak
Diru-laguntza deialdia egin du Urola Kostako Udal Elkarteak, gerra, larrialdi edo ezbehar egoeran dauden herrialdeetako haurren udako egonaldiak diruz laguntzeko.

Oinarriak iragarki honi sakatuta edo GAOn 2015-03-30ean (59. zenbakian). Eskabidea egiteko eredua hemen.

pdf
201.67 KB
2015·02·04 Iragarkiak
2014ko abenduaren 23ko osoko bilkuran onartu zituen Udal Elkarteko Batzar Nagusiak

Apirilaren 18ko 781/1986 Errege Dekretu Legegileak 127. artikuluan eta uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoari Buruzko 6/1989 Legeak 16. artikuluan jasotakoaren arabera, 2014ko abenduaren 23an Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak onartu zituen 2015eko langileen plantilla eta lanpostu-zerrenda argitaratzen dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (2015-02-05, 23. zenbakia).

pdf
75.54 KB
2015·02·04 Iragarkiak
Urteta zabortegian baimendutako isurketen tasak eta ordenantza fiskala indargabetzeko hasierako erabakia eta dagokion espedientea jendaurrean erakusgai jarri dira, 30 lanegunez. Epe hori amaitu da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu, beraz, hartutako erabakia behin betiko bilakatu da. Ikus iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2015-02-05ean, 23. zenbakian.
pdf
76.53 KB
2015·01·27 Iragarkiak
2015eko ekitaldiari dagokion aurrekontu orokorra jendaurrean erakusgai egoteko arauzko epea igaro eta inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontu hori behin betiko onartu da.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15.3 artikuluan ezarritakoa betez, aurrekontua kapituluka laburtuta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

pdf
75.94 KB
2014·12·30 Iragarkiak
Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2014ko abenduaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, 2015eko aurrekontu orokorrari hasierako onarpena eman dio. Beraz, orain, jendaurrean erakusgai jartzen da, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuak arautzen dituenaren 15.1 artikuluak xedatutakoa betetzeko.
pdf
72.86 KB
2014·12·22 Iragarkiak
Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2014ko abenduaren 15ean egin zuen ohiko bilkuran, Urteta zabortegian baimendutako isurketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak bertan behera uzteari, eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala indargabetzeari behin-behineko onarpena eman zion. Beraz, orain erabaki hori eta dagokion espedientea jendaurrean erakusgai jarri dira, 30 lanegunez, iragaraki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita (GAO, 2014-12-23, 244. zenbakia).
pdf
73.07 KB
2014·08·13 Iragarkiak
2014ko ekitaldiari dagokion aurrekontu orokorra jendaurrean erakusgai egoteko arauzko epea igaro eta inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontu hori behin betiko onartu da.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15.3 artikuluan ezarritakoa betez, aurrekontua kapituluka laburtuta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.