Iragarkiak
pdf
76.53 KB
2015·01·27 Iragarkiak
2015eko ekitaldiari dagokion aurrekontu orokorra jendaurrean erakusgai egoteko arauzko epea igaro eta inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontu hori behin betiko onartu da.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15.3 artikuluan ezarritakoa betez, aurrekontua kapituluka laburtuta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

pdf
75.94 KB
2014·12·30 Iragarkiak
Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2014ko abenduaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, 2015eko aurrekontu orokorrari hasierako onarpena eman dio. Beraz, orain, jendaurrean erakusgai jartzen da, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuak arautzen dituenaren 15.1 artikuluak xedatutakoa betetzeko.
pdf
72.86 KB
2014·12·22 Iragarkiak
Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, 2014ko abenduaren 15ean egin zuen ohiko bilkuran, Urteta zabortegian baimendutako isurketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak bertan behera uzteari, eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala indargabetzeari behin-behineko onarpena eman zion. Beraz, orain erabaki hori eta dagokion espedientea jendaurrean erakusgai jarri dira, 30 lanegunez, iragaraki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita (GAO, 2014-12-23, 244. zenbakia).
pdf
73.07 KB
2014·08·13 Iragarkiak
2014ko ekitaldiari dagokion aurrekontu orokorra jendaurrean erakusgai egoteko arauzko epea igaro eta inolako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontu hori behin betiko onartu da.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak 15.3 artikuluan ezarritakoa betez, aurrekontua kapituluka laburtuta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

pdf
76.5 KB
2014·07·16 Iragarkiak
Argitara ematen da Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak 2014ko uztailaren 10ean emandako ebazpena, lehendakariaren eskumenak Udal Elkarteko lehendakariordeari uzteko, 2014ko uztailaren 15etik 2014ko abuztuauren 1era (biak barne).
pdf
73.4 KB
2014·07·15 Iragarkiak
Urola Kostako Udal Elkarteko Batzar Nagusiak, 2014ko uztailaren 10ean egindako ohiko osoko bilkuran, 2014ko aurrekontu orokorrari hasierako onarpena eman dio. Beraz, orain, jendaurrean erakusgai jartzen da, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauaren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuak arautzen dituenaren 15.1 artikuluak xedatutakoa betetzeko.
pdf
85.15 KB
2014·06·29 Iragarkiak
Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak 2014ko ekainaren 23an egin zuen ohiko bilkuran erabaki zuen turismoko lehiakortasun eta produktuen eskualdeko programak kudeatzeko eta koordinatzeko eskuordetza Zarauzko Turismo Bulegoari ematea, urtebetez.

Horrenbestez, eskumena eskuordetzan emateko akordioa argitara ematen da, 30/1992 Legearen 13. artikuluak ezarritakoa betez (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). GAO, 2014-06-30.