Web edukia bistaratu

Itsasotik Herrira

Sormen olatua

320x162

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian itsasoari begira garatu dugu gure bizimodua. Ondorioz, baita gure sormena, kultura eta gastronomia ere. Itsasotik Herrira jaialdia bailarako kultura eta sormen industrien eta gastronomiaren erakusleihoa da. Hainbat ekimen dituzu, gure nortasuna bereizten duen itsasoaren inguruan ardaztuta.

Bi egunez gogor astinduko du eskualdea itsasaldetik etorriko den sormen, kultura eta gastronomia olatuak: erakusketak, arte-lanak, ibilbideak, margo-lanak zuzenean, bertsolariak, musika kontzertuak, Kosta Gastronomikako esperientziak…

Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako ekimena da, eskualde mailakoa, eskualdeko sormen, kultura eta baita gastronomia ondarea balioan jarri eta bertako herritarrei nahiz gurera datozen bisitariei gure aberastasuna ikusarazteko asmoz sortua.

Askoren artean elkarlanean ondutako egitaraua da: eskualdeko 5 herrietako udalak, eta nola ez, gure bailarako sormen, kultura eta gastronomia ehuna osatzen duten profesional, eragile, elkarte, enpresa eta norbanakoak. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du.

60 eragilek parte hartu dugu, 30 ekimen inguru zure eskura jartzeko.

Egitaraua: urriak 12-13

  • Egitaraua osatu dugu 50 eragile baino gehiagoren elkarlanarekin.
  • Guztira,  30 ekimen inguru eskainiko ditugu, horietako asko propio Itsasotik Herrira ekimenerako sortuak.
  • Itsasotik herrirako bidean, diziplina anitzeko emanaldiak prestatu ditugu; hasi gastronomiatik, artisau, antzerki ikuskizun, eskultura, margolari, bertso edota musikaraino.
  • Ekimen batzuk itsasalde honetan, kostan, urte luzez pilatutako iragan-tradizioei egingo diete keinu; beste batzuk, aldiz, gaur egungo proposamen berritzaileenekin batera,  gerora begira bide bat zabaltzeko asmoz eratu dira.

Kosta Gastronomikako esperientziak

5 esperientzia dituzu aukeran, urriaren 12 eta 13an.

320x162

Aia - urriak 12 - 11:00

  • Natura eta gazta

Zumaia - urriak 12 - 18:00

  • Flyscheko olagarroa

Zarautz - urriak 13 - 20:00

  • Lagun artean poteoa: koadrilla - historia - anekdotak - pintxoak…

Getaria - urriak 13 - 12:30

  • Txakolinaren txinparta: Bisita txakolindegira eta dastaketa

Orio - urriak 13 - 19:00

  • Bisigua “Orio estilora”. Master classa erretegian eta dastaketa

Izena emateko bi bide dituzu:

  • Turismo Bulegoetara bertaratu
  • Beheko formularioa bete eta bidali

Oharrak:

  • Esperientziak doan dira
  • Parte hartzeko aurrez izena eman behar da
  • Plazak mugatuak dira
  • Pertsonako gehienez ere esperientzia 1

Arte-lanak denda eta establezimenduetan

Bailarako artisten arte-lanak dituzu ikusgai eskualdeko denda eta establezimenduetan.

.

Elkarlana

ITSASOTIK HERRIRA jaialdia elkarlanaren fruitua da. Sormena eta berrikuntza uztartzen ditu, sormen olatu bakarrean.
Urola Kostako Udal Elkartea garatzen ari den bi proiektu uztartuta sortu da: SORKIDE egitasmoa eta KOSTA GASTRONOMIKA egitasmoa.

320x162

Sorkide: Udal Elkarteak 2017an eskualdeko kultura eta sormen industrien sektorea aztertu zuen. Azterketa horrek erakutsi zigungure bailaran kultura eta sormen industrien (KSI) alorrean lanean diharduten enpresa, profesional, entitate eta pertsona ugari dagoela. Alabaina, diagnostikoak sektorearen ahulguneak agerian utzi zituen. Horiei aurre egiteko elkarlanean ari gara, helburu hauek lortzeko: 1. Sektorearen ikusgaitasuna areagotzea; 2. Alor horretan diharduten enpresa, entitate eta profesionalak identifikatu, ezagutzera eman eta balioestea; 3. Guztien arteko sare bat eratzea eta sektorea profesionalizatzea eta 4. Lankidetzan oinarritutako egitasmoak identifikatzea eta garatzea.

320x162

Kosta Gastronomika: Kosta Gastronomikaren eskaintza gure eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da, mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta. Parrilla da eskualdeko enbaxadore nagusia. Herri bakoitzak berea du: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa. Kosta Gastronomikaren xedea da gure gastronomia tradizionalaren eta berriaren altxorra ezagutzera eman eta balioestea eta bisitariei esperientzia ahaztezinak eskaintzea.

Elkarlanean 60 eragile, 13 diziplina, 30 ekimen
Itsasotik Herrira ekimena hainbat pertsona, eragile eta erakunderen ahaleginari zor zaio: Sukaldariak, artisauak, produktu ekoizleak, antzezleak, eskulturgileak, margolariak, bertsolariak, musika taldeak, udaletako kultura eta turismo sailak, Udal Elkartea...
Ondarea, tradizioa, berrikuntza, lankidetza.

Web Form

Kosta Gastronomikako esperientziak: izena eman

Formulario hau bete eta bidali behar duzu Kosta Gastronomikako esperientzia eskatzeko. Plazak mugatuak direnez, zure eskaera jaso ondoren, erreserba konfirmatzeko mezua bidaliko dizugu emailez.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (2016/679 EB Erregelamendua) ezarritakoaren arabera, adierazten dizugu formulario honen bidez ematen dizkiguzun datuak erabiliko ditugula soilik zure eskaria bideratzeko eta zurekin harremanetan jartzeko. Ikus datuak babesteari, zure eskubideei eta segurtasun ordezkariari buruzko informazioa eta datuak esteka honetan: http://www.urolakosta.eus/eu/datuen-babesa

Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA