Web edukia bistaratu

Konposta

Konposta egitea sustatzeko ekimena jarri zuen abian Udal Elkarteak 2005eko urrian, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Hamar urteotan, hainbat jarduera eta deialdi egin ditugu eskualdeko herritarrei konposta egiteko aukera, prestakuntza, laguntza eta baliabideak eskaintzeko.

Konposta egiteko hainbat bide aukeratu dituzte eskualdeko herritarrek: batzuk etxean egiten dute (lorategian edo baratzan), beste batzuk bizilagunen artean, beste batzuk auzoan konposta egiteko eremuetan… Konposta egiteko prest agertu diren familiei, batetik, prestakuntza (ikastaro labur bat) eta laguntza eskaini diegu (konposta egiteko gida, jarraibideak eta laguntza pertsonalizatua, jarraipen bisitak…) eta, bestetik, konposta egiteko konpostagailua, tresnak, egituratzailea (egur eta ezpal txikitua).

Urtez urte gora egin du konposta egitea erabaki eta beren hondakin organikoekin konposta egiten duten familien kopuruak.

2016ko abenduko datuak

Une honetan (2016-12-31ko datuak) eskualdean 701 familia ari dira etxeko hondakin organikoekin konposta egiten (etxean, auzoan, komunitatean...):

  • Etxean: 384 familia
  • Auzoan: 157 familia
  • Bizilagunen artean: 86 familia
  • Beste bazuk: 74 familia
  • Guztira 701 familia

701 familia horiek honela daude banatuta herriz herri: Aian 105, Getarian 107, Orion 72, Zarautzen 224 eta Zumaian 193.

Gipuzkoako familiek batez beste 2,65 kide dituztenez (Eustat, 2006ko datua), orotara 1.857 pertsona inguru ari dira gure eskualdean konposta egiten. Familia horiei eta auzo eremuei jarraipena egin zaie 2016an zehar: aholkuak eta laguntza eman, egin duten konposta aztertu eta abar.

Udalek eta Udal Elkarteak jarritako 14 eremu daude eskualdean, auzoan konposta egiteko: Getarian 3, Orion 4, Zarautzen 1 eta Zumaian 6.

Zergatik egin konposta?

320x162

Hondakinak tratatzeko hierarkiaren lehenengo 3 urratsak prebentzioa, berrerabilpena eta birziklatzea dira. Konposta egitea lehenengoan kokatzen da, prebentzioan. Etxean sortutako hondakin organikoarekin konposta egiten badugu, 5. edukiontzia ez dugu erabiliko, hondakinik ez dugu garraiatuko eta kudeatuko eta, beraz, ez du kostu ekonomikorik eragingoa.

Are gehiago, errefusaren edukiontzira hondakin organikoak botatzen ez baditugu, horren kudeaketa ekonomikoaren kostuez gain, hondakinen azken tratamenduak sortzen dituen beste hainbat arazo ere ekidingo ditugu.

Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak ahalegin handia egin du azkeneko urte hauetan konposta egitea bultzatzen. Lehenik etxean, gero auzoan (konposta eremuen bidez) eta orain ikastetxeetan).

 

 

Dokumentuak deskargatu

Konposta: 2016-12-31ko datuak [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Etxean konposta egiteko gida [pdf]

Formularioa konposta EU

Eman izena konposta egiteko

Izena eman eta berahala jarriko gara zurekin harremanetan.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA