Edukira joan

Arralde udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Gendea

Web edukia bistaratu

Lankidetza enpresen artean

Lankidetza zertarako?

Eskualdeko enpresa gehienak enpresa txikiak dira (10 langile baino gutxiagokoak). Tamaina txikikoak izateak, sarri, lehiakortasun arazoak sortzen ditu, bereziki krisialdi egoeratan. Une horietan ezinbestekoa da produktu/zerbitzuak dibertsifikatzea edo eta nazioarteko merkatuetara jotzea.

Alabaina, bide horiek zail egiten zaizkie enpresa txiki eta ertainei. Horren aurrean, lankidetza eta elkarlanearen aldeko apustua egiten ari gara azken urteotan, enpresen arteko nahiz eragile eta administrazio publikoen arteko elkarlanaren aldeko apustua.

Ildo horretan, sektorez sektore lankidetzarako guneak sortu ditugu eta dinamizatzen ari gara: arte grafikoen sektorea, nekazaritza eta elikadura eta industria.

.

Arte grafikoen sektorea

2015ean Udal Elkarteak arte grafikoen sektorearen azterketa egin eta sektoreko enpresei aurkeztu zien. Horren ondotik, lankidetzagune bat sortu dugu. Helburua da eskualdeko arte grafikoko sektoreko enpresa txikien elkartea sortzea, lankidetzan eta elkarlanean bide berriak urratzeko eta sektorearen lehiakortasuna hobetzeko.

Proiektua garatuko dugu 2016an zehar, sektoreko enpresekin elkarlanean.

.

Industriako azpikontratatzioa

2015ean hasitako bideari jarraipena emanez, 2016an zehar (bereziki urtarriletik ekainera) industriako hornidurak ekoizten dituzten eskualdeko enpresekin elkarlanean jarraituko dugu. Lankidetzarako talde sendoa eratzen ari gara, honakoak egiteko:

  • Azoka eta gisa bereko sustapen jardueratan elkarrekin parte hartu.
  • Eskualdeko edota kanpoko enpresa handiei Urola Kostako enpresen lan eta gaitasuna ezagutzera eman, talde gisa.
  • Laguntza eta misio programak antolatu.

Udal Elkartea elkarlanean ari da hainbat erakunderekin hori guztia bideratu ahal izateko: unibertsitateak, zentro teknologikoak, Gipuzkoako Ganbera, Gipuzkoako Foru Aldundia.

Gure helburuetako bat da Urola Kostako industria sektoreko enpresa txiki eta ertainak ezagutzera eman eta eskualdea erakargarri egitea enpresa handientzat, gure eskualdeko enpresa txiki eta ertainekin lan egin dezaten. Horretarako, gure eskualdeko industria sektoreko enpresak aurkezteko webgunea sortu genuen 2015an.

Webgunearen helburua da bertako nahiz kanpoko enpresa handiei gure eskualdeko enpresen berri ematea eta erakustea aditua garela, besteak beste eta bereziki, neurrira eginiko proiektuetan (serie txikien ekoizpenerako eta probetarako), honako sektoreetan:

  • Ingeniaritza eta diseinu industriala
  • Metalaren sektorea
  • Egur sektorea
  • Plastikoa eta konpositeak

www.urolakostaindustria.eus

 

Nekazaritza eta elikadura

Gure eskualdeko elikadura eta nekazaritzaren sektoreak marka posizionamendu altua du. Eskualdean erreferente ekonomikoa izateaz gain, berrikuntzarako gaitasuna, bertako produktuen kalitatea eta artisau lanketa dira eredu ekonomikoaren ezaugarri nagusiak. Eskualdeak Frantziara, AEBetara eta Japoniara esportatzen duten prestigiodun enpresak ditu. Produktu hauek dira eskualdeko esanguratsuenak:

  • Kantauriko arrain kontserbak
  • Txakolina - Euskal Herriko ardo bereizgarria (GetariakoTxakolina JI)
  • Txerrikiak
  • Bertako barazkiak
  • Ahuntz eta ardi gazta
  • Okintza/Gozogintza

Enpresa txikiak izanik, ezinbestekoa dute elkarrekin lankidetzan aritzea eta horrela egin dute azken urteotan, Udal Elkarteak antolatutako programen bidez.

Gipuzkoako nekazaritza eta elikadura sektoreko lankidetza sarea

2016an Gipuzkoako nekazaritza eta elikadura sektoreko lankidetza sarean parte hartuko dugu. Proiektu hori Gipuzkoako hainbat garapen agentzia bideratzen ari gara, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Zer dela eta Gipuzkoako sarea? Gipuzkoako beste eskualde askotako nekazaritza eta elikadura sektoreko enpresen egoera gurearen antzekoa da: enpresa txikiak, kalitatea, artisau lanketa... Sarri, eskualde berean produktu-sorta bereko enpresa gutxi daude eta, beraz, berritzeko eta nazioartekotzeko bideak jorratzeko lanak dituzte. Gipuzkoako eremuan ordea produktu sorta bakoitzeko enpresen kopurua handiagoa da eta, beraz, lankidetza proiektu zehatzak bideragarriak dira. Horrekin batera, enpresa txikiak izanik, interes komuneko gai asko dituzte, ezinbestean landu beharrekoak: elaborazioa, bildukin eta ontziratzea, banaketa sareak, kontsumitzaileen joerak...

 

Argibideak eta izen-ematea

Informazioa jaso edo lankidetzarako gune horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak

  • Aintzane Ruesgas, enpresa teknikaria
  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.

Habiaratutako portletak

Web Form

Jaso informazioa edo eman izena

Enpresen lankidetzako proiektuen informazioa jaso edo izena eman nahi baduzu, bidali mezua eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan.

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA