Web edukia bistaratu

Laneko arriskuen prebentzioa: oinarrizko ikastaroa

Urola Kostako Udal Elkarteak, Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko ikastaroa (60 ordukoa) antolatu du eskualdeko langabetuentzat eta langileentzat, ERAIKUNTZA/METALA sektoreetarako.

Ikastaroaren helburua da eraikuntza sektoreko eta metalaren sektoreko lan-hitzarmenetan jasota dauden prebentzioko prestakuntzaren edukiak eskuratzea eta, horren bidez, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko funtzioak betetzeko ezagutzak lortzea.

Ikastaroaren xehetasunak

  • Izenburua: Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko ikastaroa (60 ordu).
  • Datak: uztailaren 11tik uztailaren 28ra.
  • Ordutegia: 9:00-14:00.
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Dokumentuak deskargatu

Esku-orria [pdf]

LAP ikastaroa: esku-orria.

Argibideak eta izen-ematea

Argibideak jaso edo izena emateko, jarri gurekin harremanetan jarri:

  • Urola Kostako Udal Elkartea (Rakel)
  • Tel. 943890808
  • prebentzioa@urolakosta.eus

Izena emateko epe-muga uztailak 7.

Prestakuntza ikastaro hau Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatzen du %100.