Web edukia bistaratu

Urola Kostako mahai estrategikoa

Lankidetza helburu

Proiektu honen bitartez, enpresa pribatu, hezkuntza zentro eta administrazio publikoen arteko lankidetza publiko-pribaturako formula berriak lantzea da helburua, guztion artean eskualdearen lehiakortasuna sustatzeko baliagarriak izan daitezkeen estrategiak identifikatzeko.

Gauzak honela, eskualdeko mahai estrategikoak ondorengo gaiak landuko ditu:

  • Eskualdearen lehiakortasuna sustatzeko lan lerro estrategikoak
  • Eskualdearen ekonomia eta enpresa ehuna indartzeko beharren identifikazioa
  • Pertsonen gaitasunak lan merkatuetuen eskaerarekin uztartzeko
  • Kalitatezko enplegua bultzatzeko politikak
  • Langileen partaidetza eta konpromisoak, enpresa kultura errotzeko
  • Eskualde sentimendua eta kohesioa sendotzeko

Lankidetza da ekimen honen funtsa, izan ere, guztion artean lankidetzan jarduteak arrakasta aukerak biderkatuko ditu. Horrez gain, epe erdira begira, sarea mantentzeko eta proiektuak indarrean jartzen jarraitzeko oinarriak sortze aldera joko da.

Eragileak

Lantalde honetan ondorengo eragileek parte hartzea aurreikusten da:

  • ESKUALDEKO ENPRESA TRAKTOREAK: bere tamainarengatik, fakturazioarengatik eta berrikuntzarako gaitasunarengatik ezagunak diren enpresak.
  • HEZKUNTZA ZENTROAK: eskualdeko goi mailako hezkuntza zentroak
  • LANKIDETZA TALDEAK: Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin sortutako enpresa txiki eta ertainez osatutako lankidetza talde sektorialen ordezkariak
  • ADMINISTRAZIO PUBLIKOA: Urola Kostako Udal Elkartea eskualdeko erakunde publiko erreferente gisa eta eskualdea osatzen duten 5 udalak.

.

 

Metodologia, nola

Proiektua aurrera eramateko erabiliko dugun metodologia hiru alderdi nagusi hauetan oinarrituko da:

  1. Sentsibilizazioa
  2. Konfiantza
  3. Konpromisoa

Lankidetza publiko pribatua sustatzeko, Urola Kostako Udal Elkarteak parte hartuko duten eragileekin sentsibilizazio lana egingo du.

Ondoren, partaidetzan oinarritutako gobernantza/dinamiken arrakasta bermatzeko, bertan parte hartuko duten entitate eta pertsona guztien arteko konfiantza lortu beharko da. Horretarako, prozesu honen baitan landuko diren dinamiketan Udal Elkarteak, udalek, enpresek eta herritarrek maila bereko eragile gisa parte hartzea sustatuko da. Hori guztia lortzeko, kanpoko aholkularitza-etxe baten laguntza teknikoa beharrezkoa izango da, prozesuaren objetibotasuna bermatze aldera.

Azkenik, mahai honen inguruan sortutako proposamen, proiektu eta ideiak benetan praktikotasunera eramateko, eragile bakoitzak dagozkion konpromisoak bere gain hartzea eta lan eskema garatzea bultzatuko da. Horretarako, kanpoko aholkularitza etxearen laguntzarekin, gauzatze fasearen jarraipen sistema ezarriko da.

Sortutako mahai publiko-pribatu honek eskualdeak dituen bestelako erronkei erantzuna emateko eta denboran zehar irauteko helburua du. Horretarako, proiektu honetan ikasitakoa kontuan izanik, mahai hau sustatzeko sistematika bat garatuko da. Hortaz, honek lan egiteko modu berrietan murgiltzeko aukera emango digu eta, beraz, baliagarri izango zaigu ikasteko.

.

 

Argibideak eta izen-ematea

Mahai estrategikoan parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresentzako Zerbitzuak

  • Aintzane Ruesgas eta Eli Uzkudun, enpresa teknikariak
  • Tel. 943 890808
  • enpresa@urolakosta.eus
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz.

Web edukia bistaratu

Urola Kostako Mahai Estrategikoa