Web edukia bistaratu

Olioa 

320x162

Etxean erabilitako olioa kalean jarritako edukiontzietan utzi behar da (laranja kolorekoak). Edukiontzi horiek kalean daude, eskura (beira edo papera jasotzeko edukiontziak bezala). Beraz, herritarrek edozein unetan eraman ahal izango dute etxeko olioa.

Gogoan izan
  • Olioa ontzi batean sartu (beirazko edo plastikozko ontziak, brik motako ontziak...) eta ondo itxi. Ondoren, edukiontziaren barruan utzi.
  • Sukaldeko olioa bakarrik utzi. Auto edo kotxekoa EZ (ez dira nahastu behar).
  • Etxeko olioa biodiesel bihurtuko da birziklatu ondoren.
  • Bestelako etxeko hondakin arriskutsuak (aerosolak, pinturak, disolbatzaileak...) garbigunera eraman behar dira.
Zerbitzuaren hasiera
  • 2010
2016ko datuak
  • Jasotako kopurua (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian): 37.401 l (litro)
  • Edukiontzi kopurua: 36
  • Kilo biztanleko: 0,86 l
  • Aurreko urtearekin alderatuta: -%5,53
Loturak