Web edukia bistaratu

Papera eta kartoia

Nora bota behar dut papera eta kartoia? Edukiontzi urdinera.

320x162

Zer egiten da bildutako paper eta kartoiarekin? Lehendabizi berreskuratze biltegi batera eramaten da, sailkatu eta fardoak egiteko. Gero fardoak paper fabrika batera eramaten dira, papera egiteko lehengaitzat erabiltzeko.

Papera eta kartoia birziklatzearen onurak:

  1. Paper birziklatua egiten energia gutxiago kontsumitzen da.
  2. Baliabide naturalak aurrezten dira eta, ondorioz, atmosfera gutxiago poluitzen da.
  3. Hondakin gutxiago sortzen da.
  4. Birziklatutako papera egiteko %60 ur gutxiago behar da.

UTZI

  • Egunkariak eta aldizkariak.
  • Iragarki paperak.
  • Kartoizko kaxa txikiak (gaileta kaxak, detergente-kaxak, arrautzontziak...).
  • Paperezko poltsak.

EZ UTZI

  • Brikak.
  • Paper zikinak.
  • Paper plastifikatu, ezkoztatuak edo argizaria emandakoak.
  • Paper metalizatuak.
Gogoan izan!
  •  Kartoizko kaxak tolestu egin behar dira edukiontzian utzi aurretik.
Zerbitzuaren hasiera
  • 1996
2016ko datuak
  • Jasotako kopurua (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian): 2.134.123 Kg
  • Edukiontzi kopurua: 270
  • Kilo biztanleko: 48,87 Kg
  • Aurreko urtearekin alderatuta:  +%3,80
Loturak