Web edukia bistaratu

Pilak

Nora bota behar ditut erabilitako pilak? Kaleetan nahiz beste hainbat lekutan (hipermerkatu, argazki denda, optika, erloju denda eta abar) horretarako jarrita dauden edukiontzi txiki horietara.

320x162

Zer motatako pilak bota ditzaket edukiontzietara? Botoi erako pilak, pila prismatikoak (edo haundiak) eta akumuladoreak edo bateriak.

Zer egiten da bildutako pilekin? RECYPILAS, S.A. enpresara (Bizkaia) bidaltzen dira, eta han egindako xehatze eta distilazio kontrolatuari esker, osagai gehienak (zinka, kadmioa, altzairua, merkurioa...) berreskuratu eta birziklatu egiten dira.

Pilak bildu eta birziklatzearen onurak:

  1. Pilak izan ohi dituzten metal toxikoek, ingurunean barreiatu eta izaki bizidunei zein gizakiei erasatea galarazten da.
  2. Pilek dituzten lehengaiak aprobetxatu egiten dira eta horietako batzuk garrantzi handikoak dira, naturan urri direlako.
Gogoan izan!
  • Aukeratu sare elektrikoan konekta daitezkeen tresnak.
  • Pilek sortutako energia askoz garestiagoa da.
  • Ahal den guztietan erabili berriz kargatzen diren pilak.
  • Erosi beti pila berde edo ekologikoak, berriz kargatzen direnak.
Zerbitzuaren hasiera
  • 1997
2016ko datuak
  • Jasotako kopurua (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian): 5.433 Kg
  • Edukiontzi kopurua: 40
  • Kilo biztanleko: 0,12 Kg
  • Aurreko urtearekin alderatuta: +%30,28
Loturak