Web edukia bistaratu

Politika eta ziurtagiriak

Kalitatea

2006an garapen agentziako zerbitzuen kalitate politika onartu eta politika hori betetzeko UNE EN ISO 9001:2008 arauetan oinarritutako kudeaketa sistema ezarri genuen. Geroztik, etengabe hobetuz eta kalitate ziurtagiria berrituz joan gara. Hona hemen gure kalitate politikaren helburuak:

320x162

  • Kalitatea kudeatzeko sistemaren prozesuak planifikatu eta kudeatzea, kalitate mailarik altuena eta emaitzarik eraginkorrenak lortzeko.
  • Hobekuntza etengabearen ideian antolakunde osoak parte har dezan lortzea.
  • Udal Elkarteak oso-osorik lan egitea gure zerbitzuen erabiltzaileen nahiz gure hornitzaileen gogobetetasuna ipar hartuta, arlo horretan indarrean dauden lege xedapenen arabera.
  • Langileen prestakuntza eta gaitasuna hobetzea, hori baita Udal Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuen oinarria.
 

Dokumentua eskuratu

Kalitate politika [pdf]

Udal Elkartearen kalitate politika.

 

Dokumentua eskuratu

Kalitate ziurtagiria [pdf]

Indarrean 2015-2018.

 

Prebentzioa

 

Dokumentua eskuratu

Prebentzio politika [pdf]

Urola Kostako Udal Elkartearen prebentzio politika.

Urola Kostako Udal Elkarteak ahalegin berezia egiten du lan arriskuen prebentzioa bere jardunean integratzeko eta prebentzioaren kultura sustatzeko, batetik, indarrean dagoen araubidea betetzeko eta, bestetik eta bereziki, langileen bizi kalitatea eta lan baldintzak hobetzeko eta lana segurtasun eta osasun baldintza egokienetan burutzeko.

Prebentzioa lantzen dugu gure langileen jardunean eta erakunde gisa kontratatzen ditugun obra eta zerbitzuetan, baina baita eskualdeko herritar eta enpresei eskaintzen dizkiegun zerbitzu eta programetan ere.

Lan arriskuen prebentzioaren inguruko gaiak txertatzen ditugu langabeentzako, ekintzaileentzako nahiz enpresentzako prestakuntza ikastaro eta programetan. Gai hori bereziki lantzen eta zaintzen dugu langabeak kontratatzeko programetan (brigada eta gisa berekoetan).

Horrez gain, programa berezi bat dugu eskualdeko enpresa txikientzat (Mikropreben) prebentzio planak prestatu eta ezartzen laguntzeko.

 

HIzkuntz politika

 

Dokumentua eskuratu

Hizkuntz politika [pdf]

Urola Kostako Ual Elkartearen hizkuntz politika.

Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak 2012ko martxoaren 13an onartu zuen Udal Elkartearen hizkuntz politika.

Funtsean, erakunde edo administrazio publiko gisa, Urola Kostako Udal Elkarteak bere egiten du bere esparruan euskararen erabilera normalizatzeko eta euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko egitekoa.

Laburbilduz, Udal Elkartearen zerbitzu eta lan hizkuntza euskara da, bai ahoz, bai idatziz. Herritar eta erabiltzaileei lehen hitza euskaraz egingo zaie eta beraiek hizkuntza aldatzen badute, orduan, beraiek aukeratutako hizkuntzan erantzungo zaie.

Udalen eta Udal Elkartearen arteko harremanak (ahoz nahiz idatziz) euskaraz izango dira eta Euskal Herrian kokatuta dauden administrazioekiko harremanak, ahozkoak nahiz idatzizkoak, euskara hutsean izatera joko da.

Politika orokor horrek konpromisoa hartzen du hori guztia bideratzeko behar diren baliabideak eskaini eta irizpideak ezartzeko.

 

Ingurumen politika

 

Dokumentua eskuratu

Ingurumen politika [pdf]

Urola Kostako Udal Elkartearen ingurumen politika.

Ingurumenaren babesak leku nabarmena du Urola Kostako Udal Elkartearen helburuetan, izan ere, mankomunitate gisa ditugun eskumen eta helburuei ingurumena babesteko eta garapen eredu jasangarriak sustatzeko konpromisoak gehitzen zaizkie.

Udal Elkartearen ingurumen politikak hiru arlo hartzen ditu bere baitan: alde batetik, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa, garapen eredu jasangarria ipar gisa hartuta; beste alde batetik, Urtetako zabortegiaren kudeaketari dagokionez, araubidea betetzeko eta eskura dauden baliabide eta teknika egokienak erabiltzeko konpromisoa; eta, azkenik, Udal Elkartearen jardun orotan ingurumena babesteko konpromisoa.