Web edukia bistaratu

Prestakuntza eta tailerrak

Gure eskaintza

320x162

Negozio berri bat sortu aurretik gauza asko hartu behar dira kontuan, buruan dugun ideia hori jarduera errentagarria izan dadin. Horregatik,  urtean zehar hainbat tailer eta prestakuntza gauzatzen ditugu ondorengo gaiak landu ditzazun: sustatzaile izateko beharrezko dituzun baliabide pertsonalak ezagutu eta landu, zure negozio ideia garatzeko erremintak ezagutu, bideragarritasun plana egin, enpresa kudeatzeko ezagutza eskuratu...

 

Lanbideren programa

Ekintzailetza bultzatzeko programa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua

Urola Kosta Lanbideren entitate homologatua da. Programa honen bitartez 3 hilabetetan zehar enpresa ideia landu edo berau abian jartzeko aholkularitza eta prestakuntza jasoko duzu.

Gainera programan era esklusiboan parte hartzeagatik dirulaguntza edukitzeko aukera duzu.

2015 eko azaroan hasi zen azken deialdia eta 9 enpresa ideia landu edo/eta abian jartzen ari dira 2016 urteko lehen hilabetetan zehar.

Ikus Lanbide-ren 2015eko diru-laguntza-deialdia, pertsona ekintzaileei laguntzeko

.

 

Ekiten tailerrak

Zer dira Ekiten tailerrak?

EKITEN TAILERRAK zure enpresa ideia garatzen lagunduko dizuten tailerrak dira. Bertan, ekintzaileek, beren ekintzaile abileziak eta  beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean.

Norentzat?

  • Enpresa ideia garatu eta martxan jarri nahi duten ekintzaileentzat.
  • Enpresa bat izan eta berritu edo dibertsifikatu nahi dutenentzat.

     320x162    

2015eko Ekiten programako taldea, amaierako ekitaldian

2017ko apirileko deialdia: datak, iraupena eta lekua

Asteazkenero (5 saio)
2017ko maiatzaren 17tik ekainaren 14ra
Ordutegia 9:30etik 13:30era
Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Landuko ditugun gai eta edukiak:

1. saioa: Autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana
2. saioa: Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka
3. saioa: Ideiatik negoziora: canvas eta nere balio erantsia
4. saioa: Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen
5. saioa: Komunikazio gaitasunak: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak

Informazioa eta izen-ematea

Enpresa Sustapeneko Zerbitzua, Tel. 943 890808

Bete eta bidali beheko formularioa.

 

Kudeaketa ikastaroak

Ikastaro hauetan enpresa abian jartzeko hartu beharreko erabakiei buruzko gaiak lantzen dira, hala nola:

  • forma juridikoak
  • marketinga
  • fiskalitatea
  • sare sozialak
  • ekonomia eta finantza arloak

.

Web Form

Ekiten tailerra, 2017ko apirileko deialdia

Izena eman edo informazioa eskuratzeko, bidali mezua eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA