Web edukia bistaratu

Hondakinen tasaren ordainketa

Hondakinen tasa

Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasa ordaindu behar dute Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako etxebizitzek, establezimenduek eta industrialdeetako enpresek.

  • Etxebizitzen tasa finkoa da eta ordaindu behar da hiruhilero.
  • Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduen tasa finkoa da eta ordaindu behar da hiruhilero.
  • Industrialdeetako enpresek ordaindu beharreko tarifa ateratzen da hiru osagai hauek batera aplikatuta:
    • Metro karratuko tarifa, metro karratuen kopuru osoarekin biderkatuta.
    • Edukiontzien tarifa, errefusa eta hondakin organikoentzat erabiltzaileak dituen edukiontzien kopuru osoarekin biderkatuta.
    • Errefusa erretiratzeko zerbitzu-unitateen tarifa, unitate baten tarifa jasotako unitate kopuru osoarekin biderkatuta.

Tasa hori arautzen du "Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalak".

Ordenantza fiskala Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago (GAO 2017-12-18, 239. zk). Ikus hemen.

 

Ordaintzeko epea

  • Helbideratutako ordainketak kargatuko dira borondatezko epealdiaren lehen egunean, zergadunek adierazitako kontuetatik.
  • Helbideratu gabeko ordainketak postaz bidaliko zaizkie zergadunei, zergadunek adierazitako helbide fiskaletara.
  • Zergadunak ordainagiria jasotzen ez badu, duplikatua eskatu beharko du borondatezko epealdian, bere udaletxean edo Urola Kostako Udal Elkartearen bulegoetan (jendaurreko arreta ordutegian).

Borondatezko ordainketa egiteko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko ordainagiriak prozedura exekutiboaren bidez exijituko dira eta dagozkion errekarguak, berandutze interesak eta sortzen diren bestelako kostuak eskatuko dira.

 

Ordaintzeko modua

Ordainketa egin daiteke era honetara:

  • Online, irudi honi sakatuta

  • Helbideratuta: hondakinen zerga helbideratuta zuten herritarrei helbideratze horrekin kobratuko zaie. Ordainagiria nola helbdieratu ikusi hurrengo atalean.
  • Banketxeetan (Kutxabank, Laboral Kutxa, Sabadell): banka mugikorraren bidez, kutxazainetan edo bulegora bertaratuta (ordainagiria aurkeztu behar da).

 

Helbideratzea

Hondakinen tasaren ordainketa helbidera dezakezu edo hebideratzeko datuak aldatu. Horretarako, ondoko eskaera bete eta Urola Kostako Udal Elkartean aurkeztu behar duzu:

Etxebizitzak

Establezimenduak: ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuak

Industrialdeetako enpresak

 

Argibideak

Urola Kostako Udal Elkartea