Web edukia bistaratu

Urola Kosta Eskualde Sortzailea

Kultur eta sormen industriak

"Urola Kosta Eskualde Sortzailea" ekimena Europan kultura eta sormen industrien inguruan puri-purian dagoen gogoetaren ondorio da, izan ere, 2010eko Lehiakortasunari buruzko Europako Txostenaren arabera, sormen-industriena da berrikuntza-indar gehien duen sektoreetako bat. Kultura- eta sormen industriak (KSI) garrantzi berezia hartu du Europako estrategia globalaren barnean, bereziki honako arrazoi hauengatik:

  • beren dinamismoagatik eta enplegua sortzeko duen gaitasunagatik,
  • aniztasun kulturala sustatu eta lurralde-kohesioa bultzatzeko duen gaitasunagatik, eta
  • sormenak eragin positibo zuzen eta zeharkakoak dituelako berrikuntzan, eta beraz, baita sektore ekonomikoen multzoan ere.

Eusko Jaurlaritzak 2012an Kultura eta Industria Sortzaileari buruz kaleratutako txostenaren arabera, Kultura eta Industria Sortzaileak gero eta pisu gehiago du ekonomian. Esaterako, 2012. urteko datuen arabera,  Euskadin 14.859 enpresa daude alor horretan eta 71.607 enplegu biltzen ditu.

Gure ekimena: Urola Kosta Eskualde Sortzailea

Urola Kostako Udal Elkarteak  “Urola Kosta Eskualde Sortzailea” izeneko ekimena jarri berri du abian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Programa horren azken helburua da gure eskualdean kultura eta sormen industrien sektorea alor ekonomiko gisa sendotzea eta, ondorioz, tokiko enplegua hobetu eta kalitatezko lanpostuentzat onuragarria den testuingurua indartzea. 

Asko dira gure eskualdean kultura eta sormen industrien sektorean lan egiten duten pertsona eta enpresak (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia, bertsolaritza, moda, diseinua, publizitatea, eta abar), baina sektore gisa gorpuztu eta egituratu gabe.

Hori dela eta, ekimen honen helburua da Urola Kostako bailaran (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) kultura eta industria sortzaileetako ekoizleek dituzten gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta horien garapena sustatzea. Sektore hori indartsua izatea lagungarri da, gainera, beste sektoreentzat, berrikuntzarako eta kohesiorako gaitasun eta indar berezia duelako.

Ekimen honek 6 hilabeteko iraupena izango du eta, laburbilduta, honakoak egingo ditu:

  • Eskualdean kultura eta sormenezko industrien alorrean lanean dabiltzan pertsona, profesional eta eragileak identifikatu.
  • Sektoreko ekoizle eta bestelako eragileen beharren eta potentzialitateen azterketa egin.
  • Sektorearen profesionalizazioa sustatu.
  • Sektorea balioetsi, sektoreak berak eta gizarteak barnera dezaten gizartean eta ekonomian duen garrantzia etakalitatezko enplegua sortzeko gaitasuna.
  • Lankidetza sustatu sektoreko profesional eta enpresen artean eta beste sektoreetako enpresekin (industria, zerbitzuak...).

 

Partehartzaileak eta metodologia

Ekimenean parte har dezakete kultura eta sormen industrietan diharduten eskualdeko profesional, eragile eta sektoreek. Hiru lan-saio egingo dituzte:

  1. Lehen saioa (apirilak 5), egoeraren azterketa: kultura eta sormen industrien sektorearen premiak, erronkak, oztopoak, eragile nagusiak, beharrezko aliantzak eta kultura-egitasmo bultzatzaileak. Saioaren helburua da: egoeraren azterketatik abiatuta, agente ezberdinek kultur eta sormen sektorea sustatzeko egin beharko luketen betebeharretan aurrera egitea, ikuspegi ekonomikotik erreparatuta.
  2. Bigarren saioa (maiatzak 15): lehen saioko ekarpen eta gogoeten kontrastea.
  3. Hirugarren saioa (ekainak 15): diagnostikoaren emaitzen eta ekintza-planaren aurkezpena.

.

 

Emaitzak eta ekintza-plana

Ondoren duzu, batetik, eskualdeko kultura eta sormen industrietan diharduten eskualdeko profesional eta eragileekin egindako azterketaren emaitza eta, bestetik, emaitza horren harira Udal Elkarteak landu duen ekintza-plana.

 

Dokumentua eskuratu

KSI diagnostikoaren emaitzak [pdf]

Sektorearekin 2017an egindako gogoeta eta lan-saioen emaitza.

 

Dokumentua eskuratu

Ekintza-plana [pdf]

Sektorearekin elkarlanean landutako ekintza-plana.

.

Argibideak jasotzeko

Urola Kostako Udal Elkartea

Parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan:

  • Enpresentzako Zerbitzuak (Idoia Etxarri, Eli Uzkudun)
  • enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943 890808
  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz

Web edukia bistaratu

Urola Kosta, eskualde sortzailea