Berriak
Atzealdea

Getarian, ezinbestekoa da txartela organikoaren eta errefusaren edukiontziak ireki ahal izateko

Derrigorrezkoa da txartela erabili eta hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian uztea. Erabat debekatuta dago hondakin poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea

2020·10·30


Urola Kostako Udal Elkarteak hondakin bilketa sistemaren berrantolaketa jarri du abian.

Lan ildoetako bat errefusaren eta organikoaren edukiontzien itxiera izango da. Izan ere, pasa den martxoan zabaldu ziren Covid-19aren hedapenari erantzun eta herritarren segurtasuna bermatzeko. Harrezkero, organikoaren edukiontzian inpropioen kopuruak gora egin du eta errefusaren edukiontzietan ostalaritzako poltsa beltz asko agertzen ari dira.

Hala, Getarian joan den astelehenaz geroztik itxita daude organikoaren eta errefusaren edukiontziak.  Ondorioz, ezinbestekoa da txartela edukiontziak ireki ahal izateko. Eskualdeko Hondakinak Biltzeko Zerbitzutik dei egiten zaie Getariako herritar guztiei txartel magnetikoa erabil dezaten.

Txartel bakoitza etxebizitzari dagokio, eta soilik irekitzen ditu norberaren etxebizitzari dagozkion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak. Txartela galdu edota hondatuz gero, berria eskuratu ahalko da Getariako udaletxean bertan edota Udal Elkartean.

Getariako Udala

  • Gudarien Enparantza Plaza, 1, 20808 Getaria
  • Tel. 943 89 60 24
  • udala@getaria.eus  

Txartelaren inguruko gorabeheraren bat izanez gero, herritarren eskura dago Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren informazio eta arreta zerbitzua:

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua

  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
  • Tel. 943 890808
  • hondakinak@urolakosta.eus 

Neurri horiek  betetzearen garrantzia gogorarazi nahi dugu. Har dezagun kontuan guztion segurtasuna eta,  batez ere, hondakinak biltzeko zerbitzuko langile guztiena.

Bitartean, Udal Elkarteak lanean jarraituko du, segurtasun neurriak bermatu eta guztion osasuna eta segurtasuna babesteko.