Berriak
Atzealdea

Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, Euskal Jaiak direla eta

Euskal Jai egunean (irailak 9, astelehena) ez da egongo atez-ateko bilketa zerbitzurik Zarauzko merkatari, ostalari eta zerbitzuentzat.

2019·09·06


Euskal Jai egunean (irailak 9, astelehena) ez da egongo atez-ateko bilketa zerbitzurik Zarauzko merkatari, ostalari eta zerbitzuentzat.

Aldaketak izango dira Hondakinak Biltzeko Zerbitzuan, Zarauzko Euskal Jai eguna dela eta. Batetik, Euskal Jai egunean bertan (irailak 9, astelehena) Zarauzko merkatari, ostalari eta zerbitzuek ez dute izango inolako atez-ateko bilketa zerbitzurik. 

Bestetik, Zarauzko Euskal Jai eguna astelehenean ospatuko denez, Zarauzko eta Orioko merkatari, ostalari eta zerbitzuen, nahiz industrialdeetako gainontzeko enpresen errefusa asteartean (irailak 10, asteartea) jasoko da atez-ate.

Hala, Getariako eta Zumaiako merkatari, ostalari eta zerbitzuentzako hondakin bilketak ere aldaketak izango ditu datorren astean. Hain zuzen ere, errefusa jasoko da atez-ate irailaren 9an, astelehenean (ez asteartean, ohi bezala). Getariako eta Zumaiako industrialdeetako enpresetan ere, asteartean egin ordez, astelehenean jasoko da errefusa. 

Bilketa egunak aldatuko badira ere, hondakinak ohiko ordutegian bilduko dira.