Berriak
Atzealdea

Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren oharra, Getaria eta Zumaiako merkatari, ostalari eta zerbitzuentzat

Bihartik aurrera, astelehen eta ostegunetan izango da Getaria eta Zumaiako merkatari, ostalari eta zerbitzuen atez ateko errefusaren bilketa

2020·05·06


Bihartik aurrera (maiatzak 7, osteguna) aldaketak izango dira Hondakinak Biltzeko Zerbitzuan. Hain zuzen ere, Getaria eta Zumaiako merkatari, ostalari eta zerbitzuen atez ateko errefusaren bilketa-egunak aldatuko dira.

Orain arte, astearte eta ostiraletan egiten zen Getaria eta Zumaiako merkatari, ostalari eta zerbitzuen atez ateko errefusaren bilketa. Hemendik aurrera, errefusa astelehen eta ostegunetan bilduko da.

Bilketa egunak aldatuko badira ere, hondakinak ohiko ordutegian bilduko dira.