Berriak
Atzealdea

Zabalik dago Zumaiako Udalaren dirulaguntzak zuritzeko epea

Zuriketa egiteko dokumentuak telematikoki aurkeztu beharko dira urtarrilaren 31ra bitartean

2021·01·13


Covid-19aren ondorioz sortutako galerak estaltzen laguntzeko, Zumaiako Udalak dirulaguntzak eman zizkien Zumaiako autonomo eta enpresa txikiei. Urtarrilaren 31ra bitartean, zabalik dago dirulaguntzak zuritzeko epea.

Zuriketa egiteko dokumentuak telematikoki aurkeztu beharko dira urtarrilaren 31ra bitartean.

Justifikaziorako aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Dirulaguntzen oinarrietako 16.3. artikuluaren arabera, hauek dira dirulaguntzak justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • V. ERANSKINA. Diru     laguntzak justifikatzeko inprimakia.
  • Diruz lagungarriak diren gastuen (2020ko martxoaren 14tik maiatzaren 13 arte bitartekoak) fakturak.
  • Faktura horien bankuko ordainagiriak.
  • Bankuaren ziurtagiria (k) egiaztatzeko pertsona/entitate eskatzailea titularra den kontu guztietako (funtsak barne) banku saldoa guztira ez dela 80.000 eurotik gorakoa izan martxoaren 14aren eta maiatzaren 13 artean, biak barne.
  • Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, egiaztatuko duena langile kopurua eta haien lanaldia, eskaera aurkeztutako datan.
  • III. ERANSKINA. Beste diru laguntza eskaera batzuei buruzko adierazpena.
  • COVID19ak fakturazioan eragindako jaitsiera egiaztatzen lagunduko duen dokumentazioa, oinarrietan jasotakoaren arabera.

Zuriketa egiteko modua eta epea:

Informazio gehiago:

Edozein kasutan, zuriketa elektronikoki aurkezteko zailtasunak dituzten onuradunek, izapiderako laguntza eskatu ahal izango dute Zumaiako udaletxean.

Urola Kostako Udal Elkartea:

  • 943890808
  • harrera@urolakosta.eus