Berriak
Atzealdea

Arrantza- sektorearen lehiakortasuna mantentzeko laguntzak

Arrantza-ontzien armadoreei, saregileei eta paketatzaileei zuzendutako laguntzak

2020·05·04


Xedea

Laguntza hauek helburutzat dute arrantza-sektorearen lehiakortasunari eusten laguntzea eta egoera honek arrantza-enpresen emaitza ekonomikoetan duen eragina leuntzea, alarma-egoeraren deklarazioak sorrarazitako gorabeherak direla eta; horretarako, konpentsazio bat finkatzen da, autonomia-erkidegoko arrantza-enpresei zuzendua, arrantza-ontzien armadoreek nahiz saregile eta paketegileek azken hiru urteetako (2017, 2018 eta 2019ko) martxo, apiril, maiatz eta ekainean izandako hileko batez besteko fakturazioaren arabera.

Aurrekontuko zuzkidura

3.000.000 €

Nori dago zuzenduta:

Egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzien armadoreak eta saregileak eta paketatzaileak.

Eskaerak egiteko epea:

2020/04/28-2020/06/28

Erakundea

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza)

Informazio gehiago:

DIRULAGUNTZAREN OINARRIAK