Berriak
Atzealdea

Scratch programazio-lengoaiari eta elektronikari buruzko hastapen Ikastaroa

Open Lab gunetik, Arduino bloke programazioko eta elektronikako 12 orduko hastapen ikastaroa eskainiko da.

2020·03·06


Urola Kostako Udal Elkartearen baitako Open Lab gunetik, Arduino bloke programazioko eta elektronikako 12 orduko hastapen ikastaroa eskainiko da. Ikastaroaren helburua da herritarrek arduino mundua ezagutzea, lehen zirkuitu elektronikoak ordenagailu bidez kontrolatzen ikastea eta bloke erako programazioan lehen urratsak ematea.

Guztira, 12 orduko ikastaroa izango da. Alde batetik, 4 orduko bi aurrez aurreko saio izango dira; lehena martxoaren 27an, eta bigarrena apirilaren 3an. Eta lan-saioen osagarri, online eskainiko dira beste 4 ordu.

Edukiak

Elektronikari dagokionez, oinarrizko zirkuitu elektronikoak landuko dira. Partaideek sarrera eta irteera digital nahiz analogikoan landuko dituzte; besteak beste, LEDak, serbomotoreak eta joystick-ak bezalako elementuak erabilita.

Bestalde, programazio-lengoaia ere landuko da. Scratch aplikazioaren bitartez, ordenagailuetako bloke programazioari buruzko funtzio eta eraikuntza nagusiak azalduko dira; hala nola, ordenagailutik kanpora edo barrura aginduak zabaltzeko funtzioak, edota oinarrizko eraztun, baldintza eta sekuentzia egiturak.  

Metodologia

Ikastaroa “Flipped Classroom” eredu metodologikoan oinarrituta diseinatu da. Hots, kontzeptu teorikoak laborategitik kanpo ikusteko bideon bitartez landuko dira eta, ondoren, laborategian jorratuko dira ezagutza horiek erabat praktikoak izango diren saioen bitartez.

  • Lekua eta ordutegia: aurrez aurreko saioak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzako Open Lab gunean izango dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz); arratsaldez, 16:00etatik 20:00etra.
  • Hizkuntza: Ikastaroa euskaraz izango da.  

Ikastaroa Urola Kostako 18 urtetik gorako herritarrei bideratuta dago. Programazioaren inguruko aurre-ezagutzarik ez da behar ikastaroan parte hartu ahal izateko, eta gomendatzen da, ahal den heinean, norberak bere ordenagailua ekarri dezan. Parte hartzaileek Google-eko kontu bat izan beharko dute.

Argibideak eta izen-ematea

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Udal Elkartea, Open Lab

  • Tel. 943 890808
  • harrera@urolakosta.eus