Berriak
Atzealdea

Urtarrilean eskainiko da eskualdeko ostalariei zuzendutako 2. prestakuntza zikloa

Izena emateko epea urtarrilaren 7an amaituko da

2020·12·22


Ostalaritzak bizi duen egoeraren aurrean, Urola Kostako Udal Elkarteak bere egin nahi izan du sektorea babestu eta ostalaritzako profesionalen alboan egoteko konpromisoa. Sektoreari begirako hainbat ekimen jarri ditu martxan Udal elkarteak; besteak beste, formazioa.

Ziurgabetasun eta itxialdi egoeraren aurrean, prestakuntza eskaintzea izan da apustu estrategikoetako bat. Azaroan egin zen sektorera begirako lehen ikastaroa eta urtarrilean eskainiko da eskualdeko ostalariei zuzendutako 2. prestakuntza zikloa.

Oraingo honetan, dirudienez geroz eta indar eta garrantzia gehiago izango duen eramateko eta etxerako zerbitzuen ingurukoa izango da formazioa. Izan ere, agertoki berri honetan, etxez-etxeko zerbitzuen edota eramateko zerbitza-merkatua inoiz baino handiago da; aurreikuspenen arabera, urteko hazkundea %20 baino gehiagokoa izango da.

Jan-edanak eramateko edota etxerako zerbitzua eskaintzerakoan, zain dira kontuan hartu beharreko alderdiak? Galdera nagusi horri tiraka, lan saioetan gai hauek landuko dira:

  • Delivery eta take away kontzeptuetara hurbilketa. Testuingurua eta ezaugarriak.
  • Ikuspegi ekonomiko-finantzarioa.
  • Eskaintza gastronomikoaren eta espazioaren diseinua: “mokadu seguruak”.
  • Logistika eta eragiketak.
  • Komunikazioa eta marketina.
  • Markagintza (branding).

Launa orduko 4 saiotan eskainiko da 16 orduko prestakuntza. Ikastaroa online izango da, goizez:

  • Egunak: Urtarrilak 11, 12, 18 eta 19
  • Ordua: 09:30etik 13:30etara

Ostalaritza sektorea geroz eta prestatu eta profesionalizatua bada ere, kudeaketa eredu eraginkorrago baterantz urratsak emateko diseinatu da formazioa. Beti ere, egungo testuingurua kontuan hartuta; hau da, ziurgabetasun egoeratik abiatuta, epe motz eta ertainera begira jarraitu beharreko estrategiak zehazteko asmoz.

Argibideak eta izen-ematea:

Izena-ematea enpresa@urolakosta.eus helbidearen bitartez bideratuko da; mezuan ondorengo datuak zehaztuta:

  • Enpresaren izena
  • IZK
  • Emaila
  • Harremanetarako pertsona
  • Telefonoa

Izena emateko epea urtarrilaren 7an amaituko da.

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

  • enpresa@urolakosta.eus
  • 943890808